Olafur Eliasson: Bizitza errealean
205 A aretoa: Maketa-gela (2003)
Lehenengo obrak: Leiho-proiekzioa (1990), Izangaia (1991), Titulurik gabea (1993), Olatu-makinak (1995) [eta] Likenezko horma (1994)
Iruzkinak
205 B arteoa: Isla baten deskribapena edo haren ezaugarriei buruzko ariketa atsegin bat (1995) [eta] Zure zalantzazko itzala (Kolorea) (2010)
- Izenburua:
- 205 B arteoa: Isla baten deskribapena edo haren ezaugarriei buruzko ariketa atsegin bat (1995) [eta] Zure zalantzazko itzala (Kolorea) (2010)
- Erakusketa:
- Olafur Eliasson: Bizitza errealean
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Materiala | Mugimendua
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Eliasson, Olafur
Hona hemen bi obra, argia eta itzala ikergai dutenak. Eskuinean, izenburua alemanetik itzulita, Isla baten deskribapena edo haren ezaugarriei buruzko ariketa atsegin bat izeneko obra dago. Oso sinplea dirudi, foku batek, bi ispiluk eta pantaila batek osatzen baitute. Baina ez zaitzala itxurak engaina. Fokuak argia egiten dio lurrean dagoen ispilu konkaboari, eta horrek, gero, beste ispilurantz bideratzen du argia, ispilu birakarirantz. Azken horrek, jira eta bira egin ahala, argi-orban irregular bat osatzen du proiekzio-pantaila biribilaren atzealdean.
Bigarren obra hamabost urte geroago egin zuen; Zure zalantzazko itzala (kolorea) deitzen da, eta are sinpleagoa da. Pareta zuri batean, koloretako argiak proiektatzen dituzte bost lanparak, eta koloreak nahastuz doaz, harik eta argi zuri bat sortu arte. Nolanahi ere, Eliasson-en beste obra askotan bezalaxe, obra honetan ezinbestekoa da ikusleen parte-hartzea. Fokuen aurrean ibiltzerakoan, koloreak biderkatu egiten dira eta hamaika itzal sortzen dituzte. Hala, bertatik bertara esperimentatu dezakegu kolore-teoria gehigarria.