Olafur Eliasson: Bizitza errealean
209 aretoa: Ikusteko gailuak: Zure ikuspegi espirala (2002), Zure leiho planetarioa (2009), Haize hotzeko esfera (2012), Izar-hautsaren partikula (2014), Bizitza errealean (2019) [eta] Zure irudizko etorkizuna (2020)
202 aretoa, A atala: Eguzkitsua (1995), Ikusteko espazioa (2015), Absentziaren presentziaren pabilioia (2019) [eta] Edertasuna (1993)
Iruzkinak
203 aretoa: Kolore batentzako gela (1997)
- Izenburua:
- 203 aretoa: Kolore batentzako gela (1997)
- Erakusketa:
- Olafur Eliasson: Bizitza errealean
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Zentzumenak | Optika
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Eliasson, Olafur
Eliasson-en obretan askotan suertatzen da izenburuak berak azaltzen duela artelana. Kasu honetan ere, Kolore batentzako gela izeneko obra horixe da: kolore bakar batentzat prestatutako gela; kasu honetan, kolore horiarentzat. Espazio horretan barneratzen garenean, sabaitik zintzilik dauden frekuentzia bakarreko lanparen argiak apaldu egiten du koloreak hautemateko dugun modua, harik eta gure inguru osoa hori, gris eta beltz kolorez ikusten dugun arte. Argiztapen-molde hori bat dator tunelak argiztatzeko erabiltzen dituzten printzipio optikoekin: begiak eskura dituen koloreen sorta murriztean, ikusmena zorroztu egiten da.