Olafur Eliasson: Bizitza errealean
205 B arteoa: Isla baten deskribapena edo haren ezaugarriei buruzko ariketa atsegin bat (1995) [eta] Zure zalantzazko itzala (Kolorea) (2010)
207 aretoa: Zure kolore-atlas atmosferikoa (2009)
Iruzkinak
Lehenengo obrak: Leiho-proiekzioa (1990), Izangaia (1991), Titulurik gabea (1993), Olatu-makinak (1995) [eta] Likenezko horma (1994)
- Izenburua:
- Lehenengo obrak: Leiho-proiekzioa (1990), Izangaia (1991), Titulurik gabea (1993), Olatu-makinak (1995) [eta] Likenezko horma (1994)
- Erakusketa:
- Olafur Eliasson: Bizitza errealean
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Materiala | Ingurunea eta natura | Ispiluak
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Eliasson, Olafur
Lehenengo obra hauetan agerian geratzen dira Eliasson-en interesgune nagusiak, bere ibilbidean zehar iraun dutenak; besteak beste, argiaren eta itzalen eraldatzeko gaitasuna, eta ispiluen eta naturako elementu ezberdinen erabilera.
Arte-eskolan zegoela sortu zituen Eliassonek Leiho-proiekzioa eta Izangaia izeneko lanak. Argia erabili zuen bietan, espazioaren esperientzia eta arkitektura bera antzaldatzeko. Bi obretako mekanismoa oso sinplea da, eta begien bistan dago beti; Eliassonek, garai hartan, modu horretan egiten zituen bere piezetako asko.
Leiho-proiekzioa, izenburuak berak adierazten duen eran, horixe da: leiho baten markoaren silueta proiektatua. Halako ilusioak sortzeko, gobo izeneko plantilla bat erabiltzen da, eta kasu honetan, antzokietan argiztapenak diseinatzeko erabiltzen direnen tankerakoa da. Ikusten duzuen eran, goboa eta argia bateratuta daude.
Izangaia pieza Kopenhageko Krasnapolsky kafetegian ipini zuten estreinakoz, Eliasson bertan ari baitzen lanean, zerbitzari. Guk geuk aktibatzen dugu obra, eta gonbit egiten digu arreta guztia geureganatzera, egun batez izar bihurtzera.
1993. urtekoa da Titulurik gabea pieza; bertan, artistak, ispilu ganbil bat txertatu du leiho biribil batean, eta, modu horretan, aldatu egin du artelan bati begiratzeko ohiko modua. Hemen, izan ere, badirudi arteak behatzen gaituela gu.
Espazio honetako beste bi obrek erakusten dute Eliassoni hastapenetik interesatu zaizkiola fenomeno naturalak eta une efimeroak. Olatu-makinak izeneko lanean, adibidez, lau igerileku luze daude lurrean kokatuta, eta motor bati esker ur horizko olatuak eratzen dituzte maiztasun jakin batekin, azkenerako halako patroi iragankor batzuk sortuz. Bestalde, Likenezko horma lanean badago pareta bat Eskandinavian oso ohikoa den liken-mota batez estalia: elur-orein likena esaten zaio, hain zuzen ere. Pareta bizirik dago, hedatu egiten da, eta kolorea aldatzen zaio, ureztatze-unearen arabera. Agian, oraintxe bertan, halako usain garratz bat nabaritzen ariko zara, Museoaren giroan sumatu ohi ez den modukoa.