Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)

Info gehiago

Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)

Info gehiago

Iruzkinak

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Izenburua:
Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)
Erakusketa:
Asmamenaren ildoa
Gaiak:
Gizakia | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Materialtasuna | Ingurunea eta natura | Poesia | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Shotz, Alyson

Alyson Shotzen lanetan, artistak zientziarekiko duen interesa ageri da. Izan ere, Arte Ederretan lizentziatu aurretik, Geologia ikasketak egin zituen, eta urak Lurrean eragiten dituen ondorioetan jarri zuen arreta batez ere.

Margolaritzarekin hasi ondoren, eskultura aukeratu zuen Shotzek, bere ikerkuntza zientifikoan aztergai izan zituen gaien inguruko bilaketan aurrera jarraitzeko. Kezka horien isla poetiko moduan, gizakiak inguruarekin duen harremana aztertzen du artistak bere lanetan, eta pertzepzioa, materia edo espazioa ditu ardatz. Horretarako, material industrialak erabiltzen ditu, plastikoa edo aluminioa esaterako; izan ere, material horiek aukera ematen diote egitura konplexuak sortzeko, fisikaren ikerketak edo patroi matematikoak inspiraziotzat hartuta.

Era horretan egindako lanaren adibide on bat daukagu hemen: Gogoeta-objektua lan handia, aluminiozko zati txiki-txikietatik abiatuta egindakoa. Piezak altzairuzko uztaiz lotuta daude, eta osotasun malgu eta mugikorra osatzen dute, sarezko kota baten antzekoa. Azalaren distirak eta piezen arteko espazioak aukera ematen du argia islatzeko, baita igarotzen uzteko ere.

Artistak berak honako hitz hauekin azaltzen zuen lan honen garrantzia:

“Garatu egiten du argiak eta espazioak bitarteko beregain gisa eskaintzen dituzten aukeren inguruan egiten dudan ikerkuntza, eta, gainera, jarraipena ematen dio oso masa gutxirekin bolumen handiko eskulturak sortzeko dudan egitekoari. Edonola ere, bada ideia berririk bertan: esaterako, oihala edo material ehunduak, eta metalezko eskultura, bai eta bi horien arteko historia ere.”

BESTE ATALAK

Sarrera

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago