Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)

Info gehiago

Iruzkinak

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Izenburua:
Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)
Erakusketa:
Asmamenaren ildoa
Gaiak:
Gizakia | Artea eta emozioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Lerroa | Sinbologia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Irazabal, Prudencio

Prudencio Irazabal Arabako Larrazubin jaio zen 1954an, eta, 1986tik aurrera, New Yorken bizi eta lan egin zuen. Gaur egun Madrilen bizi da. Abstrakziorako joera du, eta haren lanen berezitasuna da, oro har, hainbat koloretako geruzak aplikatzen dituela gardentasun-efektuak lortzeko. Pinturaren jatorriari eta orain bizi duen egoerari buruz egindako hausnarketen ondoren garatu du teknika hori.

Aurrean dugun margolan honetan, deigarriak dira haren itxura monokromoa eta argitasuna. Presentzia bisual indartsua du eta irakurketa sinbolikoak eta metaforikoak iradokitzen ditu daukan tamaina handiagatik —bi metrotik gorako garaierako lau panel dira—, materia-geruzak aplikatuta lortutako kolore gorriagatik, itxura zeharrargiagatik eta iradokitzen dituen distira eta argitasunagatik. Panel bertikalak elkarren ondo-ondoan jarrita daudenez, haien arteko espazio txikien itzalek hiru lerro bertikal beltz ematen dute.

Margolan monokromoa dirudien arren, arretaz begiratuz eta ikuspegia aldatuz gero, kolorearen hainbat tonu eta intentsitate aurkituko ditugu. Panelen ertzei erreparatuz gero, ikusiko dugu margolariak agerian utzi duela gauzatze-prozesua, hainbat koloretako geruzen bidez lortua. Toki batetik bestera, ordea, aldeak daude intentsitatean. Erdiko zatia da argitsuena, kolore gardeneko geruzak oso finak baitira; eta muturretako eremuak, aldiz, ilunagoak dira, dentsitate handiagoko geruzak aplikatu baitzaizkie.

Artistaren hitzetan, margolana “kolorea, argia eta itzalak baino ez dira, gizakiak edertasunaren aurrean garatu duen adimenari eta emozio-gaitasunari zuzenduak”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago