Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)

Info gehiago

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Info gehiago

Iruzkinak

Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)

Georg Baselitz polemikoa bezain itzaltsua da. Bere lanen bidez, Bigarren Mundu Gerra ondorengo Alemaniako artista-belaunaldi bati erakutsi zion posible zela beren identitate nazionalarekin baketzea. Ekialdeko Berlin komunistan nagusi zen Errealismo Sozial kontrolatuan trebatu zen, eta Mendebaldeko Berlinera joan zenean esperimentatu zuen lehenbizikoz arte abstraktua. Nolanahi ere, azkenean baztertu egin zituen bi joera horiek, eta Espresionismo alemaniarra lantzeari ekin zion. Hari esker, errealitatea islatzea eta bere emozioak edo subjektibitatea jasotzea lortzen zuen, forma sinplifikatuak, kolore distiratsuak eta keinu-tankerako markak edo pintzelkadak baliatuta.

Baselitzek interes handia du historiarekiko, eta giza irudia da nagusi haren obretan. Pertsonaiek larritasun izugarria islatzen dute maiz. Artistaren aburuz, Holokaustoaren eta Bigarren Mundu Gerraren ostean, gizarteak aurre egin behar zion “itsustasunaren” ideiari.

Lenin andrea eta urretxindorra 16 mihisez osaturiko saila da, eta horietatik lau dituzu hemen ikusgai. Baselitzen lan adierazgarrienetako askotan bezala, figurak buruz behera daude: ikuslearengandik aldentzeko estrategia bat da hori, eta jorratzen duen gai biziki konplexuaz “askatzea” du xede.

Sail honen abiaburua Josiv Stalin eta Vladimir Ilitx Lenin diktadore errusiarren irudi bat da; fikziozko elkarraldi batean daude. Umore subertsiboz janzten du Baselitzek barneko amorru bizia, eta barregarri uzten ditu mundua azpikoz gora jarri zuten bi gizon horiek. Lenin, munduko aurreneko estatu komunistaren sortzailea, soinekoa eta zapata takoidunak jantzita ageri da, Europan izaniko erbestealdian poliziarengandik ihes egiteko baliatu zituen mozorroei erreferentzia eginez. Stalin, berriz, “urretxindor” bezala ageri zaigu, kantuari eta poesiari zion zaletasuna dela eta.

Koadroetako askok izenburu bitxiak dituzte, eta Baselitzek XX. mendeko Artearen Historiako hainbat sortzaileri egiten die erreferentzia haien bidez, errespetua, afinitatea eta estimua erakusteko modu ironiko gisa. Horietako batzuk dira, adibidez, Piet Mondrian, Marcel Duchamp, Jeff Koons, Damien Hirst, edo Jake eta Dinos Chapman.

BESTE ATALAK

Sarrera

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago