Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)

Info gehiago

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Info gehiago

Iruzkinak

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Izenburua:
Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)
Erakusketa:
Asmamenaren ildoa
Gaiak:
Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Espazioa | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua | Espainia | Diego Velázquez | Edvard Munch | Francisco de Goya | Jackson Pollock
Mugimendu artistikoak:
Arte informala
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Saura, Antonio

Gorputzik gabeko hamaikatxo buru ditu ikusleak aurrez aurre, mihisearen azalera ia osorik hartzen dutela. Aurpegi desitxuratuak dira, grotesko izateraino itxuragabetuak, eta haien keinuek tentsioa eta izua iradokitzen dituzte. Artistak kolore-gama murritz eta adierazkorra erabiliz irudikatu ditu: zuria eta beltzaren arteko hasierako kontrasteari gris- eta arre-ñabardura batzuk bakarrik gaineratu dizkio.

Gama kromatiko mugatu horrek Sauraren obran arrasto sakona utzi zuten artista nagusietako bi gogorarazten ditu: Espainiar pinturaren maisu izandako Diego Velázquez eta Francisco Goya handiak; azken horren Margolan beltzak beti miretsi izan zituen Saurak. Karl-Johann Strasse II obran ikus ditzakegun buruen formak badu paralelismorik gela honetan ikusgai dagoen beste margolan batekin; hain zuzen, pareko horman jarrita dagoen Goyaren alegiazko erretratua lanarekin. Ezohiko erretratu espresibo horrek erreferentzia egiten dio Goyaren Txakur erdi hondoratua maisulan estugarriari: konposizio soila da, espazio monokromatiko lautu handi batek hartua, zeina patuari ihes egin nahirik dabilen txakur baten buruak bakarrik eteten baitu.

Saurak pintzelkada azkar eta adierazkorrak baliatzen ditu aurpegi eta garezur horiek egiteko; horixe da, hain justu, egilearen nortasun-ezaugarrietako bat. 1950eko hamarkadan Parisen ezagutu zituen surrealisten automatismoaren eragina jaso zuen arren, Saurak keinu-pinturaren alde egin zuen Amerikako Estatu Batuetako eta Europako margolariek landu zituzten espresionismo abstraktua eta informalismoa ezagutu ostean. 1957an El Paso taldearen sortzaile izan zen heinean, Saurak informalismoa sartu zuen Espainian, eta Jackson Pollocken lanaren eta teknikaren dibulgatzaile nagusietako bat izan zen.

Bada gai bat Saurak bere ibilbidearen hasiera-hasieratik jorratu zuena bere sailen bidez: jendetza. Margolan hau da gai horretatik abiatuta landu zuen azkenetakoa, eta haren izenburuak Edvard Munchen lan bati egiten dio erreferentzia: Ilunabarra Osloko Karl-Johan pasealekuan obrari, hain zuzen. Mihise hartan, aurpegi itxuragabetuz osaturiko jendetza ageri da kalean, maskarak balira bezala.

BESTE ATALAK

Sarrera

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago