Asmamenaren ildoa
Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)
Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)
Iruzkinak
Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)
- Izenburua:
- Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)
- Erakusketa:
- Asmamenaren ildoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta pertzepzioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Kolorea | Tamaina | Eskala | Erretratua eta autorretratua | Leonardo da Vinci | Ilusio optikoak
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Katz, Alex
1993 eta 1994 bitartean, Alex Katz artista estatubatuar figuratiboak emakume irribarretsuen hamaika margolan egin zituen eskala handian; horietatik sei bildu ditugu hemen. Artistarentzat posatu zuten emakume guztiak haren adiskideak edo senitartekoak izan ziren. Haien irudi argitsuak hondo beltz kolorebakarraren gainean nabarmentzen dira. Katzek hizkuntza plastiko soila baliatzen du konposizio erradikaleko erretratuak osatzeko. Emakumezkoen aurpegierak sinplifikaturik ageri dira, kolore bizien bidez irudikaturik. Erretratu bakoitzean, modeloaren begiradak zeharkatu egiten du mihisea. Pieza bakoitzak argazki baten berehalakotasuna du. Emakume guztiek antzeko jarrera dute, fotomatoi batean eserita baleude bezala, kamerak klik noiz egingo zain. Alabaina, iragarki-hesien neurrikoa da mihise horien eskala. Erretratuek halako dimentsioa hartzen dute, ezen txunditurik uzten baikaituzte: harreman desorekatua sortzen dute ikuslearen eta erretratatuaren artean. Emakumeok irribarrez ageri badira ere, bada zerbait haien aurpegietan maskarak gogorarazten dituena; ezezagun izaten jarraitzen dute, artistaren helburua ez baita modelo bakoitzaren nortasuna islatzea. Katzek behin esan zuenez, Leonardo da Vinciren Mona Lisa begiratzean, haren irribarrea izozturik zegoela iruditzen zitzaion. Begiak zirela bizirik zeuzkanak. Ba omen zirudien Leonardok maskara baten atzetik begiratzen ziela ikusleei. Eta, margolan sorta honetan, emakumeen begiak dira bizitasuna transmititzen ahalegintzen direnak. Margolanek, hain zuzenak eta aurrez-aurrekoak izaki, efektu optiko bitxia sortzen dute. Katzek berak azaldu zuen bezala:
Alderdi optikoa da gauzarik garrantzitsuena nire ustez. Izan ere, margolanek ikusmenarekin dute zerikusia. Garrantzitsua ez da zer esan nahi duten, baizik eta edukia nola erakusten duten. Jendeak uste du errealismoa xehetasunetan datzala. Baina errealismoa argi globala sortuz lortzen da, eta gainazal bakoitza bereiziz.