Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Info gehiago

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Info gehiago

Iruzkinak

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Izenburua:
Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)
Erakusketa:
Asmamenaren ildoa
Gaiak:
Generoa eta sexualitatea | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kritika | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Konposizioa | Bigarren Mundu Gerra | Alemania | Satira | Umorea | Hitzak | Henri Matisse
Mugimendu artistikoak:
Errealismo kapitalista
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Polke, Sigmar

Sigmar Polker artista alemaniarraren lan honek itxura narrastua du, eta zatikatuta dagoela dirudi. Koadroa egurrezko barra batean dago eskegita, eta oihal zaharren zatiak ageri ditu artistaren lanaren zatiekin nahastuta. Egurrezko 16 pieza ere baditu, hainbat angelutan jarrita. Batzuk koadroaren bastidorearen zati dira; beste batzuek, aldiz, margotutako lerroei jarraitzen dieten pintzelkadak dirudite. Artelanaren erdian egur zati bat dago, tente, eta bi testikulu ditu marraztuta, irudiaren tasun sexuala argi uzteko. Badira beste elementu jostagarri batzuk ere, artelanen esanahiaren inguruko ideia tradizionalak parodiatzen dituztenak. Obraren eskuin ertzean, artistaren sinadura egon ohi den tokian, Polke izena daraman egur zati bat dago, buruz behera jarrita. Kontrako aldean, Matisse izena ageri da, margolariari aipu eginez. Koadroaren goialdean, egur zati batean inprimatuta, Kathreiner jartzen du; hau da, Alemanian XX. mende hasieratik oso hedatua izandako kafe marka baten izena. Hala ere, 1960ko hamarkadan herrialde hartan mirari ekonomikoa gertatu zenetik, gainbeheran zegoen marka hori. Artelanak agerian uzten du Polkek kulturarekiko eta ideia garaikideekiko zuen interesa. Horren erakusle dira, adibidez, eskuz egindako puntu-bilbeak, “egunkarietako errealismoaren” isla direnak. Logelako paretan zintzilik dagoen collagean, artearen eta kulturaren demokratizazioari buruzko egunkari-artikulu bat dago. Polkek hitzak eta irudiak birziklatu zituen, eta zentzu eta esanahi berriak eman zizkien.

1960ko hamarkadaren hasieran artearen eszenan lehen aldiz sartu zenetik, artea eguneroko errealitatera hurbiltzea helburu zuen mugimendu artistiko bateko kidea izan zen Polke. Jolaserako energiaz eta esperimentazioz gainezka daude bere lanak, eta begirada satirikoa eskaintzen dute bi gai nagusiren inguruan: batetik, kontsumoa eta aisialdia, eta, bestetik, gerra osteko Alemanian izandako probintzialismoa.

BESTE ATALAK

Sarrera

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago