Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

Sarrera

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Info gehiago

Iruzkinak

Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)

Izenburua:
Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)
Erakusketa:
Asmamenaren ildoa
Gaiak:
Arkitektura | Artea eta espazioa | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Bolumena | Materialtasuna | Eskulturagintza | Natura
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Iglesias, Cristina

Aretoaren ertzetako batean integraturik, markesina hauek espazioaren pertzepzioa eraldatzen dute. Hauxe da Cristina Iglesiasen ibilbidearen gakoetako bat, zeinak zalantzan jartzen baititu maiz eskulturaren eta arkitekturaren arteko muga tradizionalak. Iglesiasen sorkuntzak nabarmendu egiten dira objektu eskultoriko gisa, beren materialtasun eta bolumenagatik. Sorkuntza horiekin paisaia arkitektonikoak eraikitzen ditu, artifizialak, eta, horiekin, lurralde berriak esploratzen ari direla irudikatzera eramaten ditu ikusleak.

Artistak alabastrozko panelak erabiltzen ditu, burdinazko estruktura batekin markoztatuta. Harri mota hori loturik dago eskulturaren tradizioarekin eta historiarekin, eta artisau-teknikak baliatuz manipulatzea eskatzen du. Haren gardentasun paregabeak argia bahetzen duen pantaila bihurtzen du elementu arkitektoniko hori, eta ñabardura beroz tindatzen du, beirate bat balitz bezala. Hala, argitasun horrek sortzen duen giroa bereizi egiten da gelaren gainerakotik, eta eskulturak okupaturiko espazioak habitat eroso baten itxura hartzen du. Habitat debekatua, hala ere, eta behatu baino ezingo dugu egin.

Iglesiasen obran ohikoa den bezala, elementu organikoek ere badute protagonismorik hemen. Alabastroaren koloreak egunsentiko hodeiz estalitako zeru bat gogorarazten du, eta, haren bidez, kristalezko ganga garden bat bezala irudikatzen ditugu markesinak. Eta badirudi naturak eskaintzen digun ikuskizun aldakorra behatu dezakegula handik barrena.

Baina barnealdean daude kanpoko argia iragazteko eta balizko ekaitz batetik babesteko gai diren markesina horiek, eta ez dugu teilatu bat eraiki beharrik haren azpian babes hartzeko. Proposamen honen bidez, artistak pentsarazten digu zer-nola jartzen garen harremanetan espazioarekin.

BESTE ATALAK

Sarrera

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago