Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Info gehiago

Iruzkinak

Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)

Izenburua:
Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)
Erakusketa:
Asmamenaren ildoa
Gaiak:
Artea eta historia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materialak | Gizarte-kronika | Frankismoa | Komunikabideak | Sine Nomine | Euskal Herria
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Teknikak:
Akuafortea
Aipatutako artistak:
Maneros Zabala, Erlea

Akuafortean grabatutako kobrezko 39 xaflak osatzen dute serie hau, eta Sine Nomine aldizkako argitalpenaren orriak erreproduzitzen dituzte. Euskal apaizek klandestinitatean argitaratu eta banatu zuten argitalpen hura 1961etik aurrera, debekatu egin baitzieten Egiz aldizkaria argitaratzea, euskal komunitatearen arazo sozialei buruzko albisteak plazaratzeagatk

Erlea Maneros Zabalak artxiboekiko beti izan duen interesak Juan Jose Agirre beneditarrarekin eta Lazkaoko artxiboarekin lan egitera eraman du. Artxibo horretan daude gordeta, besteak beste, euskal kulturari buruz Francoren diktadura garaian argitaratutako materialak, panfletoak, artxiboak eta aldizkako argitalpenak. Material horietako asko ezkutukoak direnez, 40 urtetako ekoizpen kulturalaren lekukotasuna ematen duten kopia bakarrak dira.

Artxiboak eta Sine Nomine argitalpenak lekukotza-balio kalkulaezina dute; izan ere, frankismo garaian hemen gertatutakoa ezagutu eta interpretatu ahal izateko aukera ematen duen dokumentazio ez-ofizial eta herrikoi urriaren parte da.

Baina artista ez da zentratzen argitalpenak jasotzen dituen ideietan, baizik eta elementu formal eta material gisa duen ahalmenean, garai hartako testuinguru kulturalarekiko distantzia historikoa erakusteko erreminta gisa. Horretarako, orri editatuak aurkeztu beharrean, erreprodukzio mekanikorako beharrezko matrizeak erakusten ditu Maneros Zabalak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago