Edukira zuzenean joan

Asmamenaren ildoa

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Info gehiago

Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)

Info gehiago

Iruzkinak

Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)

Izenburua:
Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)
Erakusketa:
Asmamenaren ildoa
Gaiak:
Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Lan-prozesua | Hondakinak | Materialak | Materialtasuna | Mugimendua | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Bideoartea
Aipatutako artistak:
Fischli, Peter | Weiss, David

Badirudi beren kabuz mugitzen direla eguneroko zenbait objektu, izan aulkiak edo pneumatikoak, izan etxeko erremintak edo sukaldeko tresnak. Bira-biraka dabiltza, errailetan barrena irristatuz eta airean hegan, harik eta talka egin, suak hartu, eztanda egin edo lur jo arte. Eta, hala, beste mekanismo bati eragiten diote. Eguneroko objektu horien arteko gertakizun-sekuentziak sortzeko, erreakzio horiek errazten dituzten propietate kimiko bereziak dituzten elementuak erabili dira, hala nola bolbora, gasa edo disolbatzaileak.

Ezer ez da kasualitatea. Peter Fischli eta David Weiss artista suitzarrek 1985ean eginiko prestakuntza-lan xehearen emaitza da mugimendu-engranaje hori guztia, urte hartan sortu eta koreografiatu baitzuten sekuentzia. Eskala handiko domino-efektu erraldoi hori kaos kontrolatu handia da, eta agerian uzten ditu kausa eta efektuaren arteko erlazioak. Baina itxuraz inolako funtzio edo helbururik gabe egiten du. Mekanismoren batek huts egin eta katea etenarazi ote dezakeen ziur ez jakiteak sortzen du suspensea. Ekintzen segida hori ikusteak ia umetakoa bezalako harridura eragiten du, balizko erreakzio bakoitzari aurrea hartzen saiatzen garen bitartean.

Ezustekoak gertatzeko aukerak hauspotuta filmak eragiten duen tentsioak haurtzaroko mundua esperimentatzeko modua ekartzen du gogora: jolasteko dugun gaitasuna gogorarazten digu. Izan ere, jolasak nolabaiteko fikzio-ituna eskatzen du, eta jolasa da, hain zuzen, artista horien sorkuntza-prozesuaren funtsezko zatietako bat. Aurretik egindako lan-sailetan ere erabiliak zituzten hemen ikus daitezkeenen antzeko eguneroko objektuak, eta nortasun metaforiko berri bat eman zieten, haiekin eszena fantastikoak sortzeko.

Kasu honetan, objektuek ez dute hartzen beren materialtasunetik kanpoko esanahi sinbolikorik. Eta etengabeko eraldaketan dagoen energia bera bihurtzen da protagonista gertaeren sekuentzia adimentsu honetan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cristina Iglesias: Titulurik gabea (Alabastrozko gela) (1993)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alyson Shotz: Gogoeta-objektua (2017)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Fischli & Weiss: Gauzen norabidea (1987)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Alex Katz: Irribarreak (1993-1994)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz: Lenin andrea eta urretxindorra (2008)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antonio Saura: Karl-Johann Strasse II (1997)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke: Kathreiner, goizean, zakila tente (1969–79)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Prudencio Irazabal: Titulurik gabea 767. zk. (1996)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Erlea Maneros Zabala: Euskal grafia; tipografia eta apaingintza, 1961–1967, (2013)

Asmamenaren ildoa, Iruzkina, 2021

Info gehiago