Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

[Sarrera]

Info gehiago

Etxeko guneak

Info gehiago

Atalak

Hiriko guneak

Wright ez zen inoiz hiri handien zale izan, horiek gainpopulatutzat eta bizitzeko desegokitzat baitzituen. Haren ustez, laster desagertuko zen guk ezagutzen genuen hiria, komunikazio-tresna berriei —irratia, telefonoa eta telegrafoa— eta autoak ematen zuen mugitzeko erraztasunari esker. Wrightek AEBrako sortu zituen hiriko diseinu gehienak. Hala ere, 1957an, Iraken Bagdad Handirako Planean ere lanean aritu zen, nahiz eta proiektu hori inoiz eraiki ez. AEBrako egindako diseinuetan hiriko biztanleak landa-ingurunera eramatea proposatu zuen, Broadacre City (1934) eta Hiri Biziduna (1958) proiektuetarako diseinuetan bereziki. Bere ibilbidean zehar hirigunea berehala hobetze aldera ere lan egin zuen. Jadanik 1926an, Wrightek hiriko bizitza hobetu nahi izan zuen eta horretarako “Skyscraper Regulation” (Etxe-orratzei buruzko arauak) idatzi zuen; bertan adierazi zuenez, AEBko hiria oso bestelako moduan antolatu nahi zuen: eraikinen arteko kalezulo ilunei argia eta airea emateko, dorreen altuerak aldatu eta horiek hirian zehar era beretsuan banatu zituen; berdegune asko gehitu zituen gainera. Hurrengo hamarkadetan, batetik, dorre handi eta trinkoen diseinuetan lan egin zuen, eta bestetik, garapen deszentralizatuko planetan —horiek herrialde osoan zehar hedatzea espero zuen—. Bi lan-mota horiek, baina, aditzera ematen dute Wrightek uste sendo hau zuela: arretaz eraikitako, funtzioaren aldetik egokiak diren eta ikusteko atseginak diren eraikinak paisaian emeki txertatzen direla eta, beraz, hiriko espazioetako biztanleak inspiratuko zituela.

Bagdad handirako plana - Bagdad, 1957 (eraiki gabe)

Wrighten azken hiri-proiektua ezohiko kokaleku baterako pentsatu zen, Bagdaderako, hain zuzen. Irakeko Garapenerako Bulegoak mendebaldeko arkitekto aski ezagun batzuei, hala nola, Alvar Aalto-ri, Le Corbusier-i, Walter Gropius-i eta Gio Ponti-ri, hiria modernizatzeko eskatu zien, unibertsitate bat, kirol-gune bat, museo bat eta Bulegorako administrazio-eraikin bat sortuz. Wrighti, opera-areto bat eraikitzeko eskatu zioten eta proiektua gogo-pizgarria iruditu zitzaionez, kultura-gune oso bat proposatu zuen Tigris ibaian zegoen ustiatu gabeko irla baterako. Ondorioz sortutako proiektuak berrogeita hamar urte baino gehiagoz Wrightek hirien diseinuarekin nahiz mendebaldekoak ez ziren eraikitzeko tradizioekin hartutako konpromisoa laburbiltzen du.

Opera-aretoaz gain, Wrightek museo bat, arte-galeria bat, Harun ar Rashid VIII. mendeko kalifa omenduko zuen 90 metro baino gehiagoko eskultura bat, bazar bat, kasino bat, lorategi botaniko bat, landan kokatutako aisialdi klub bat eta Eden lorategia izena eman zion tamaina handiko parke bat proposatu zituen. Edena deitu zuen irlaren aurrez aurre, Tigris ibaiaren ertz batean, unibertsitate-campus bat diseinatu zuen. Planoan arkitektura paisaia bilakatzen da eta paisaia arkitektura, eraikinak berdeguneetan sakabanatu zituelako. Zirkulu handi eta txikiak eskala ezberdineko eta plano ezberdinetan kokatutako arku, ilargi-erdi eta ziguratekin konbinatzen dira, hiriko esperientziaren aldi bereko intimitatea eta hedakuntza gogoratzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Mina Marefat arkitektoari eta historialariari, erakusketan Bagdadi eskainitako sailerako arte-aholkularia izan baita.

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

Hiriko guneak

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

Etxeko guneak

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Solomon R. Guggenheim Museum
New York, 1943–59

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Hotel inperiala
Tokio, 1913–22 (1968an eraitsia)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] San Diegorako zinema
San Diego, Kalifornia, 1915 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Gordon Strong begiratokia eta planetarioa
Sugarloaf Mountain, Maryland, 1924–25 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Ocatillo basamortuko kanpamentua
Chandler, Arizona, 1929

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Beth Sholom sinagoga
Elkins Park, Pensilvania, 1953–5

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

Marin County konderriko gobernu-egoitza eta azoka-pabilioia
San Rafael, Kalifornia, 1957–62

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Hillside antzokiko oihala
Spring Green, Wisconsin, 1952 (1955an ehundu zen)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Lloyd Jonestarren harana eta Taliesin
Spring Green, Wisconsin

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Mendebaldeko Taliesin
Scottsdale, Arizona, 1937–59

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Merkatarien kioskoak, Bagdad handirako plana
Bagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Opera-aretoa, Bagdad handirako plana
Bagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Posta- eta telegrafo-eraikin nagusia
Bagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Bagdadeko Unibertsitatea, Bagdad handirako plana
Bagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”
Chicago, 1956 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago