Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

Hiriko guneak

Info gehiago

Atalak

[Sarrera]

Eraikinen osagai dira zimenduak, hormak eta estalkiak. Materiazko osagai horiei ezaugarri adierazezinak ematen dizkie arkitekturak eta hala, eraikinetan edo inguruan bizi edo lan egiten duten pertsonen bizitza aberasten du. Frank Lloyd Wright (1867–1959), XX. mendeko arkitekto berritzaileenetako bat, ezaguna da haren diseinuen formei eta ezaugarri fisikoei esker. Garrantzitsuagoa da, ordea, espazioa beste modu batean taxutu zuela eta ondorioz arkitekturaren adostutako nozioak guztiz aldatu zituela.

Winsconsinen jaio zen, landa-inguruan, AEBko gerra zibila amaitu eta bi urtera; Wright, beraz, industria-iraultzak eragin zituen gizarte- eta teknologia-aldaketen lekuko izan zen. Hala ere, bere garaikide askok ez bezala —nekez onartzen zituzten aldaketa horiek—, Wrightek aldaketok oso barneratu zituen. Makinek eskaintzen zituzten aukera anitzez baliatuz, bide berriak ireki zituen arkitekturan gizartearen eta jokabide-ereduen konbentzionalismoak eraldatzeko asmoz; horri esker, estatubatuarren bizitzeko, lan egiteko, otoitz egiteko eta dibertitzeko moduak aldatu zituen. Arkitekturari eman zizkion hirurogeita hamabi urteetan zehar, Wrightek 1.100 diseinu baino gehiago sortu zituen eta horietatik ia erdia eraiki ziren. Helburu eta zeregin zuen arkitektura guztiz estatubatuarra sortzea: herrialdearen balore demokratikoak —uste sendoa zuen horietan— ondo aditzera emango zituen arkitektura, hain zuzen. Amaieratik gertu, honela esan zuen elkarrizketa batean: “Beste hamabost urte biziko banintz […] herrialde osoa berreraikitzeko gai nintzateke. Herrialdea aldatu ahalko nuke”. Wrightentzat forma eta funtzioa bat ziren eta edozein arazo arkitektonikoren irtenbidea, haren hitzetan, “barnetik kanpora” zegoen. Lehenengo espazio jakin baten funtzio beharrei ekiten zienez, hormak eta estalkiak erabil zitzakeen bertako ohiko bizimoduak, mugatu gabe, zehazteko eta bereizteko. Prozesu horren bidez aurkitu zuen kanpoko itxura barneko guneen halabeharrezko adierazpena zela. Horrez gain, Wrightek uste zuen arimaren bizitzarako funtsezkoa zela naturarekin lotura sendoa izatea, eta horregatik bere eraikinetan barnealdea eta kanpoaldea hausturarik gabe batzen dira: eraikina, ingurua eta barnetik kanpora garatzen den gizakiaren bizitza modu orekatuan uztartzen dira.

Frank Lloyd Wright erakusketak sortzaile honen argitasuna omentzen du eta Solomon R. Guggenheim Foundation-ek kalitatezko arkitektura berritzailearen garapenarekin duen konpromisoaren adibide da. Erakusketa honetan Wrighten estudioko jatorrizko marrazkiak eta material historikoa dago, baita oraintsu egindako animazio eta 3D maketak ere; guztira hirurogeita hiru proiektu azaltzen dira. Horiek, osotasunean, aditzera ematen dute egungo diseinuan haren ideiak oraindik garrantzitsuak direla eta ondo landutako arkitekturak egungo eta etorkizuneko bizi-kalitatea hobetzeko gaitasuna duela. Bestela adierazi ezean, marrazki, argazki eta artxiboko material guztia maileguz eman du honek: The Frank Lloyd Wright Foundation, Scottsdale, Arizona.

Erakusketa hau elkarlanean antolatu dute Frank Lloyd Wright Foundation-ek, Solomon R. Guggenheim Foundation-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak.

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

Hiriko guneak

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

Etxeko guneak

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Solomon R. Guggenheim MuseumNew York, 1943–59

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Hotel inperialaTokio, 1913–22 (1968an eraitsia)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] San Diegorako zinemaSan Diego, Kalifornia, 1915 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Gordon Strong begiratokia eta planetarioaSugarloaf Mountain, Maryland, 1924–25 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Ocatillo basamortuko kanpamentuaChandler, Arizona, 1929

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Beth Sholom sinagogaElkins Park, Pensilvania, 1953–5

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

Marin County konderriko gobernu-egoitza eta azoka-pabilioiaSan Rafael, Kalifornia, 1957–62

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Hillside antzokiko oihalaSpring Green, Wisconsin, 1952 (1955an ehundu zen)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Lloyd Jonestarren harana eta TaliesinSpring Green, Wisconsin

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Mendebaldeko TaliesinScottsdale, Arizona, 1937–59

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Merkatarien kioskoak, Bagdad handirako planaBagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Opera-aretoa, Bagdad handirako planaBagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Posta- eta telegrafo-eraikin nagusiaBagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Bagdadeko Unibertsitatea, Bagdad handirako planaBagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”Chicago, 1956 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago