Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

Hiriko guneak

Info gehiago

[Proiektuak] Solomon R. Guggenheim Museum
New York, 1943–59

Info gehiago

Atalak

Etxeko guneak

Wright 1893an bere kabuz lanean hasi zenetik, etxeko antolaera aldatu nahi izan zuen, AEBko bizimodu aldakorra ondo isla zezan. Askatasuna handitzeak emakumeek etxetik kanpo jarduera gehiago egitea ekarri zuen eta etxetresna elektriko berrien agerpenak zerbitzari gutxiago izatea; hala, bizimodua informalagoa bilakatu zen. Aldaketa horien ondorioz, banatutako eta zeregin zehatza zuten gelak —atondoa, egongela, jantokia eta liburutegia—, victoriar etxeetan ohikoak, desagertu ziren. Wrighten ustez, etxe batean bertakoen beharrak betetzeko nahitaezkoak ziren gelak baino ez lirateke egon behar eta hala adierazi zuen behin: “Zein eta nolako gelak egon behar diren ondo pentsatu behar da, erosotasuna eta erabilgarritasuna edertasunarekin bat etor daitezen”. Berak diseinatu zituen etxeetan barruko banaketak kendu zituen eta hala, senideak eta lagunak biltzeko guneak elkarlotuak zeuden. Eraikina eta lursailaren arteko harremana aditzera emateko, Wrightek sabaiak behera eraman zituen, atikoak eta sotoak kendu zituen ahal zen guztietan eta larrearen horizontaltasunari jarraiki antolatu zituen etxeak. Wrightek gizakiaren eskala umil horretan diseinatu zituen dozenaka etxe, bertakoek garai berrien arabera bizitzeko aukera izan zezaten.

Helen Donahoe etxea - Paradise Valley, Arizona, 1959 (eraiki gabe)

Wrighti Helen Donahoe eta haren bi semeentzat neguko etxe bat egitea eskatu ziotenean, aurreko jabeek laututako muino baten tontorrean zegoen lursailari aurre egin behar izan zion. Wrightek eraikina erabili zuen mendiari tontorra berriro jartzeko eta, hala, paisaiarekin guztiz batzen zen arkitektura egin zuen. Ez zituen amaren eta semeen gelak egitura bakarrean jaso; aitzitik, aparteko hiru eraikin egin zituen eta elkarren artean zubien bidez lotu. Horri “Donahoe triptikoa” deitu zion arkitektoak. Eraikin nagusiak, Donahoe anderearentzat gorde zenak, hiru solairu ditu eta kanpoko aldapa batetik edo barruko eskaileretatik igo daiteke bakoitzera. Goiko solairuak, Zeruko Egongelak, kupula itxurako estalki zehargarria du eta basamortura eta mendietara begiratzen duen balkoia. Helen Donahoe etxea Wrightek egin zuen azken diseinua izan zen, hiru aste geroago, 1959ko apirilean, zendu baitzen Phoenixen.

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

Hiriko guneak

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

Etxeko guneak

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Solomon R. Guggenheim MuseumNew York, 1943–59

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Hotel inperialaTokio, 1913–22 (1968an eraitsia)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] San Diegorako zinemaSan Diego, Kalifornia, 1915 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Gordon Strong begiratokia eta planetarioaSugarloaf Mountain, Maryland, 1924–25 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Ocatillo basamortuko kanpamentuaChandler, Arizona, 1929

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Beth Sholom sinagogaElkins Park, Pensilvania, 1953–5

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

Marin County konderriko gobernu-egoitza eta azoka-pabilioiaSan Rafael, Kalifornia, 1957–62

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Hillside antzokiko oihalaSpring Green, Wisconsin, 1952 (1955an ehundu zen)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Lloyd Jonestarren harana eta TaliesinSpring Green, Wisconsin

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Mendebaldeko TaliesinScottsdale, Arizona, 1937–59

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Merkatarien kioskoak, Bagdad handirako planaBagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Opera-aretoa, Bagdad handirako planaBagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Posta- eta telegrafo-eraikin nagusiaBagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Bagdadeko Unibertsitatea, Bagdad handirako planaBagdad, 1957 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago

[Proiektuak] Mile High bulego-dorrea, “The Illinois”Chicago, 1956 (eraiki gabe)

Frank Lloyd Wright, Atala, 2009

Info gehiago