Frank Lloyd Wright
[Proiektuak] Hillside antzokiko oihala
Spring Green, Wisconsin, 1952 (1955an ehundu zen)
[Proiektuak] Mendebaldeko Taliesin
Scottsdale, Arizona, 1937–59
Atalak
[Proiektuak] Lloyd Jonestarren harana eta Taliesin
Spring Green, Wisconsin
- Izenburua:
- [Proiektuak] Lloyd Jonestarren harana eta Taliesin
Spring Green, Wisconsin - Erakusketa:
- Frank Lloyd Wright
- Gaiak:
- Artea eta hezkuntza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Lloyd Wright, Frank
XIX. mendearen erdira aldera, Wright-en aiton Richard Lloyd Jonesek, eliza unitarioko artzainak, Galesetik AEBra alde egin zuen bere emazte eta hamar seme-alabekin. Wisconsingo haran idiliko batean bizitzen jarri ziren, mendi leunak zituena, eta denborarekin “Jonestar ahalguztidunen haran” gisa ezagutu zen. Wrighten ama Anna bertan hazi zen eta Wrightek, txikitan, bertan denboraldiak ematen zituen izeba-osaben etxaldeetan lanean. Hala, landa-ingurunea eta bertako bizitza oso maitatzen ikasi zuen. Wrightek haran horretan egiteko diseinatu zituen lehenengo proiektuetatik aipatzekoak dira: 1887an, Hillside barnetegiko eskola-eraikina, hain zuzen haren bi izebek sortutakoa; 1897an, Romeo eta Julieta izenaz ezagutzen zen errota-dorrea; eta, 1902an, Hillside ikastetxerako eraikin berria, gerora, 1930eko hamarkadan, Taliesin Elkartearen egoitzaren eraikin-sortaren parte izango zena. 1911n Wrightek behin betiko alde egin zuen Chicagotik haranera eta bertan Taliesin, bere etxebizitza eta estudioa, eraikitzen hasi zen. Hurrengo berrogeita hamar urteetan zehar, Taliesin bi aldiz eraiki zuen berriro, etxea suak suntsitu baitzuen; Hillside-ri atxikiko eraikinak handitu zituen, Taliesin Elkarteko ikasleak bertan bizi zitezen; lursailak eta baratzeak zabaldu zituen eta Midway abeltegia berritu zuen.