Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

hezkuntza-edukia

Erlijioa

1500. urtean, milenaristak —mila urte igaro bakoitzeko deabrua agertzen dela sinesten dutenak— Azken Judizioa noiz iritsiko zain zeuden. Gainera, zorigaitz batzuek beldurra zabaldu zuten herritarren artean: izurriaren agerraldiek sarraskia eragin zuten biztanleen artean eta heresiak nagusitu ziren. 1520. urteak Luther-en predikuen goieneko unea markatu zuen.

Durero fede handiko gizona zen eta, Lutherrek bezala, hark ere Aita Santuen barkamenak eta gehiegizko gastuak kritikatzen zituen. Era berean, egiaren iturri bakarra Liburu Santuak zirela pentsatzen zuen. Hala ere, ez zegoen ados deboziozko irudiak —ikonoklasia— kentzearekin, protestantismo erradikalenak aldarrikatzen zuen ekintza izanik. Horren ondorioz, hogeiko hamarkadan eduki profanoko obrak egiteari utzi eta ebanjelioari buruzko gaiak jorratzeari ekin zion batez ere. Bestalde, elementu lirikoaren eta bizitasun handikoaren ordez, soiltasuna eta bolumenak aukeratu zituen, Santuak, Jauna Gurutzean, Ama Birjinaren irudietan edota Azken Afaria obran antzeman daitekeenez.