Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

hezkuntza-edukia

Zientzia

Bere garaikide Leonardo da Vinci bezala, Alberto Durero sortzaile handia izan zen. Gailuak eta behatzeko makinak eraiki zituen, esperimentazio enpirikoan oinarrituta tratatu teorikoak formulatzea ahalbidetu ziotenak.

1525ean Durerok Neurketaren irakaskuntza argitaratu zuen, modeloak naturaletik kopiatzeko erabiltzen zituen metodoak erakutsiz. Durerok anatomiaren azterlan sakonik egin ote zuen jakiteko aztarnarik ez dugun arren, jakin badakigu proportzioa aztertzeko biluzien estudioetan aplikatzen zituela neurriak.

Era berean, Alberto Dureroren Proportzioari buruzko hainbat ikasbide (Giza-proportzioari buruzko lau liburu) tratatuak, 1528an hil ostean argitaratuak, artistaren ikuspegi zientifikoa eskaintzen digu, giza irudikapena matematikan, geometrian eta behaketan bilatzen zuen artistaren ikuspegia, alegia.

Bestalde, zenbait irudi, adibidez Rhinocerus (Errinozeroa) eta Erbia, plastikotasun handikoak dira eta, izan ere, zoologiako liburuetan ager litezke dituzten xehetasun joriengatik. Bi irudi horiek Durerori naturak eragiten zion jakin-minaren adierazle dira. Egin zituen animalien eta landareen marrazkiak doitasun eta dotorezia handikoak dira, garai hartarako ezohikoak.