Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

hezkuntza-edukia

Italiak Durero-rengan izan zuen eragina

Izenburua:
Italiak Durero-rengan izan zuen eragina
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Eragin artistikoa | Italia
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua
Aipatutako artistak:
Durero, Alberto

Alberto Durero-ren eta Italiaren artean benetako sormenezko elkarreragina sortu zen. Durerok 1494an egin zuen bere lehenengo bidaia Italiara. Bidaia hark, bere prestakuntzarako funtsezkoa izateaz gainera, iparraldeko bere kultura Italiako humanismoaren berotasunarekin alderatzeko aukera eman zion, baita hainbat artistarekin bere burua alderatzeko ere, haien artean Andrea Mantegna-rekin, Giovanni Bellini-rekin, Leonardo da Vinci-rekin eta Antonio Pollaiuolo-rekin.

Hala ere, eragin hori elkarrekikoa izan zen azkenean. Izan ere, 1500 inguruan nazioartean jadanik ospetsua zen Durero eta haren obrak eta berrikuntzek artista italiar asko erakarri zituzten.

Areto honetan, artistaren eta Italiaren arteko elkarreraginari buruzko informazioaz gainera, grafiko bat topatuko duzu, Dureroren garaikide ziren artista italiarren zerrenda eta garai hartako gune artistiko nagusiak biltzen dituena.