Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

hezkuntza-edukia

Durero eta Italiako erretratua

Izenburua:
Durero eta Italiako erretratua
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Italia | Venezia | Giovanni Bellini
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua
Aipatutako artistak:
Durero, Alberto

Errenazimentuan, erretratuak une gorena izan zuen bai Italian baita Flandesen eta Alemanian ere. Genero artistiko honen barnean, artistak artearen eta egiantzaren arteko orekaren zale amorratu ziren.

Durero-rentzat, erretratua egia ikertzeko ariketa bat zen, gizakiez gain eremu guztietara hedatzen zena. Nurenbergen oso gaztetandik hasi zen erretratuak egiten eta bere aurrenetako obretan zurruntasuna nabari da aurpegien eta gorputzen espresioan.

1494aren bukaeran Veneziara lehen aldiz egindako bidaian, bertako artea (bereziki Giovanni Bellini-ren obrak), giro atseginak eta Durerok aurretik inoiz topatu ez zuen formen soluzioa ezagutu ahal izan zituen, eta arte horren eraginpean jarri zen. 1505 eta 1507 bitartean bigarren aldiz joan zen Veneziara eta Italiako iparraldera.

Dena den, edertasun idealizatua irudikatzen duten erretratu italiarrak ez bezala, Dureroren erretratuak indibidualtasun nabarmenagatik bereizten dira, eta aurpegieran eta begiradan antzematen da hori.