Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

hezkuntza-edukia

Durero eta Antzinate Klasikoa

Izenburua:
Durero eta Antzinate Klasikoa
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Giza gorputza | Artearen historia | Proportzioa | Italia
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua
Aipatutako artistak:
Durero, Alberto

“Benetako proportzioaren” kanona aurkitu nahian, Durero-k, bere garaikide italiarrek bezala, giza gorputzaren mugimendu naturalaren askatasuna eta mundu klasikoaren gorputzaren neurria landu zituen.

Seguruenez, bai Nurenbergen eta baita egin zituen bidaietan ere, Europan zabalkunde handia izan zuten estanpen eta diseinuen bitartez izan zuen gai horien berri. Hala ere, Italiako Errenazimentuak abagune berezia eskaini zion antzinako artea berreskuratzeko gogo hura asetzeko.