Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

hezkuntza-edukia

Kronologia

1471
Maiatzaren 21ean jaio zen Nurenbergen. Barbara Holper-en (1451–1514) eta Alberto Durero (ca. 1427–1502) urregilearen seme, haren lantegian ikasi zuen urregintza-lanbidea.

1486–1489
Pintore izateko prestatu zen Michael Wolgemut-en lantegian, Nurenbergen.

1490–94
Ikasketa-bidaia egin zuen Rhin Garaia eskualdera, Colmarrera, Basileara eta Strasburgera.

1494
Nurenbergera itzuli zen eta aitak adostuta ezkondu zen Agnes Frey-rekin (1475–1539), Nurenbergeko zinegotzi baten alabarekin. Willibald Pirckheimer (1470–1530) humanistaren lagun egin zen, eta betiko iraun zuen haien arteko adiskidetasunak. Udazkenean Veneziara abiatu zen bidaian, eta besteren artean Andrea Mantegna-ren, Antonio del Pollaiuolo-ren eta Giovanni Bellini-ren artea ezagutu zuen.

1495
Lantegia zabaldu zuen Nurenbergen eta, pinturarekin batera, estanpak egiten jardun zuen buru-belarri. Lehenengo grabatuak egin zituen beranaz: Burruntziaren Familia Santua.

1497
Lehen aldiz erabili zuen AD monograma.

1498
Apokalipsiaren harialderako grabatuak eta Nekaldi handiaren estanpa bereizi batzuk argitaratu ziren.

1501–1504
Jacopo de’ Barbari pintore veneziarra ezagutu zuen. Durerok giza proportzioa aztertzen jardun zuen: Adam eta Eva (Jatorrizko Bekatua).

1505–1507
Bigarren bidaia egin zuen Veneziara, eta Italiako iparraldera. Venezian, Arrosarioaren eguna margotu zuen, merkatari alemanen eta Fugger familiaren eskariz.

1505–1507
Aldare baterako irudiak egin zituen Frankfurteko Jakob Heller merkatariarentzat.

1511
Durerok Nekaldi handia eta Nekaldi txikia liburuak argitaratu zituen, baita Ama Birjinaren bizitza eta Apokalipsiaren bigarren edizioa ere. Landauer-ek eskatutako Santu Guztien Aldarea amaitu zuen, Nurenbergen.

1512
Maximiliano I.a enperadorearentzat hasi zen lanean, hark Nurenberg bisitatu ondoren. Lan grafikoak sortzeko eskari handiak jasotzen jarraitu zuen: Ohorezko atea (1515–1517 amaitua) eta Garaipen-martxa.

1513–14
Grabatu nagusiak sortu zituen, Zalduna, San Jeronimo bere gelan eta Malenkonia.

1515
Durerok biziarteko errenta lortu zuen enperadorearengandik.

1517
Lutherren ideia erreformistek jakin-min handia eragin zioten Durerori.

1518
Lortu zuen status sozialari esker, Reichstageko saio batean parte hartu zuen Augsburgen, Nurenbergeko Kontseiluaren ordezkari gisa. Pertsona gailenen formatu handiko marrazkiak egin zituen ikatzez, baita zirriborro batzuk ere grabatuan egingo zuen lehenengo erretraturako: Brandenburg-ko Alberto kardinala.

1526
Bi taula margotu zituen Lau apostoluak irudikatuz, Nurenberg Hiriko Kontseilurako. Bere bizitzako azkeneko urteetan artearen teoriari buruz idazten jardun zuen batik bat: Neurketaren ikasbidea, 1525; Gotorlekuei buruzko ikasbidea, 1527; Proportzioari buruzko hainbat ikasbide (Giza-proportzioari buruzko lau liburu), 1528, Durero hil ostean argitara emanak.

1528
Apirilaren 6an hil zen Nurenbergen, urteetan gaixo egon ondoren.