Edukira zuzenean joan

Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak

hezkuntza-edukia

"Rinascita" edo arteen berpizkundea Antzinate Klasikoa berreskuratzea

Izenburua:
"Rinascita" edo arteen berpizkundea Antzinate Klasikoa berreskuratzea
Erakusketa:
Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
Gaiak:
Filosofia | Historia | Kultura | Europa | Italia | Zientzia eta Teknologia
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua

Europan, XV. mendearen erdialdera eta XVI. mendearen lehenengo erdian, goraldi nabarmena izan zen zientzietan, arteetan eta letretan. Gertaera horri Errenazimentua deitu zitzaion, “rinascita”-tik (berpizkundea) eratorritako terminoa, eta XVI. mendeko idazle italiarrek erabilitakoa.

Antzinate Klasiko grekoaren eta latindarraren ereduak berreskuratzeaz gainera, Erdi Aroko eskolastikan oinarritu zen aldaketa aldia ere izan zen (eskolastika monastegietako eskoletan ematen zen irakaskuntza da, Aristoteles-en filosofia paganoa kristautasunera egokitu zuena). Hala, bide berriak jorratu zituzten filosofiak eta zientziak (arrazoiak) kulturaren alorrean sortutako kezka berriei erantzuteko.

Italian sortua, XVI. mendean Frantziara, Espainiara, Herbehereetara eta Inperio Saindura, besteak beste, zabaldu zen.