hezkuntza-edukia
Gizartea
- Izenburua:
- Gizartea
- Erakusketa:
- Alberto Durero: Städel Museum-en Bildumako grabatuak
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Ibilbide artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Hiri-eszenak | Habsburgoko Maximiliano I.a
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Durero, Alberto
Alberto Durero Nurenberg hiriko urregile-familia ezagunenetako batean hazi zen. Aitak prestatu zuen urregintzaren lanbidean, baina laster erakutsi zuen Durerok pinturarako zaletasuna. “Artista” egoera berriak on egin zion haren egoera sozialari, 1512an Maximiliano I.a enperadorearen gorteko pintore izendatu baitzuten, eta harreman horri esker Durerok sendotuta ikusi zituen bere egoera ekonomikoa eta status soziala.
Durerok gorantz egiten ari zen burgesiako jendea eta bere inguruko nobleak erretratatu zituen: Pirckheimer, Landauer edo Benhaim familietako kideak, besteak beste. Artistaren familia noble haien azpitik zegoen, baina ohorezko maila zuen, aberastu egin zenez, behar adina kategoria soziala eta ekonomikoa baitzuen Nurenbergeko Kontseilu Nagusian parte hartzeko. Durerok sakonetik aztertu zituen garaiko ohiturak, eta horren emaitza ditugu Nurenbergeko damei egin zizkien erretratuak luxuzko jantziekin apainduta, eta elizgizonei, Brandenburgeko Alberto kardinalari, adibidez, egindakoak. Maila sozial xumeenak, tabernatan bilduta edo lanean ari zirela irudikatu zituen nekazariak, burgesen nahiari erantzunez eta goragoko mailako klaseen atseginerako erretratatu zituen.
Errenazimentuko hirien garapena, kasu honetan Nurenberg inguruetakoa —Dureroren jaioterri eta hiri inperiala—, zirriborro eta estudio ugaritan jaso izan zuen baita ere.