Edukira zuzenean joan

Egon Schiele

Hasierako urteak artean

Info gehiago

Atalak

Egon Schiele: biografia

Egon Schiele 1890ean jaio zen Tulln-en, Austria Behereko hiri txiki batean. Sendi burgesekoa zen, funtzionariotzari lotutakoa. Bi arrebarekin hazi zen: Melanie (1886−1974) eta Gertrude (1894−1981).

Eskolan zela marrazki ugari egiten zituen jadanik. Klosterneuburg institutuan Max Kahrer pintorea izan zen haren hasierako babesleetako bat eta askotariko arte-teknikak irakatsi zizkion. Emaitza txarrak zirela eta, amak eskolatik ateratzea erabaki zuen eskolaldia amaitu baino lehen. Marrazteko zeukan abileziak arte-karrera egitera eraman zuen.

Vienako Arte Ederren Akademiara sartzeko azterketa gainditu zuen 1906ko urrian, aita hil eta ia bi urtera. Bertan Christian Griepenkerl historia-pintorea izan zuen irakasle.

1909an, Internationale Kunstschau (“Nazioarteko Arte Erakusketa”) erakustaldian esku hartu zuen. Gustav Klimt-i omenaldia egin zitzaion bertan eta Oskar Kokoschka-k debutatu zuen. Schieleren lana orduan Klimt-en eta Vienako Jugendstil mugimenduaren eraginaren pean zegoen.

Akademiako irakasle hari aurre egiteko, Schielek ikaskide batzuekin batera, baita euren ideiak partekatzen zituzten beste batzuekin batera, Neukunstgruppe (“Arte Berriaren Taldea”) sortu zuen. 1909an utzi zuen Akademia, eta Neukunstgrupperen lehen erakusketan Arthur Roessler kritikari boteretsua ezagutu zuen.

Bere artearen norabidea aldatu zuen eta Espresionismorako bidea hartu zuen 1910ean: espresionisten koloreak erabiltzen hasi zen, eta, horrela buru egin zien naturalismoari eta garai hartan nagusi zen Vienako Jugendstil mugimenduari. Gai berriak, esaterako, biluzi erotikoa, emakume haurdunak eta, batez ere, erretratuak, lantzen hasi zen biziki.

1911n, Walburga “Wally” Neuzil ezagutu zuen. Haren modelo gogokoena bihurtu zen, baita neska-laguna, 1915an Edith Harms-ekin ezkondu zen arte.

1912ko apirilean karrera artistikoa eten zitzaion, kartzelaratu baitzuten: pederastiaz eta adingabekoak bahitzeaz akusatu zuten. Oinarririk gabeko salaketa zela frogatu zuten arren, 24 egun eman zituen kartzelan, eta bizipen traumatiko hori jaso zuen kartzelako sail ezagunean.

Lehen Mundu Gerra hasi eta urte batera, 1915eko ekainean, Pragara bidali zuten Schiele, bigarren errekrutatze baten ondoren. Hilabete horretan ezkondu zen Edith Harmsekin, familia dirudun bateko alabarekin.

1915eko amaieratik aurrera, naturaltasunari hurbildu zitzaion, eta, neurri batean, arte espresionista alde batera utzi zuen. Bereziki nabaria da aldaketa hori emakumeen biluzietan eta erretratuetan, orduan eta errealistagoak baitira.

1918an Gustav Klimt bat-batean hil ondoren, Egon Schiele jo zuten Vienako arte-giroaren bidezko oinordekoa.

1918ko martxoan Vienako Sezesioaren 49. erakusketan parte hartu zuen, baita dirua egin ere: erretratuak egiteko eskatu zioten, ordain on baten truke; orduan ere biluzi erotikoen eskaria handitu zen.

Gerra bukatu baino egun batzuk lehenago, 1918ko urriaren 28an, Edith, Schieleren emaztea, hil egin zen haurdun zegoela, “gripe espainola” epidemia hilgarria baitzen Europan. Hiru egunen buruan, gaixotasun horrek hil zuen Egon Schiele.

BESTE ATALAK

Egon Schiele: biografia

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Hasierako urteak artean

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Ez dagoenaren aztarna

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Muinaren galera

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Arkatzez egindako marrazkiak

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele eta argazkigintza

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Krumau, hildako hiria

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Edith Harms, ezkongai erazkoa

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Bizitzaren bakardadea

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Estilo-aldaketa

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele, Sezesioaren lilura pean

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele eta haurrak

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele, kartzelan

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago