Egon Schiele
Egon Schiele: biografia
Ez dagoenaren aztarna
Atalak
Hasierako urteak artean
- Izenburua:
- Hasierako urteak artean
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Giza gorputza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Lerroa | Biluzia | Erretratua eta autorretratua | Viena
- Mugimendu artistikoak:
- Inpresionismoa | Modernismoa | Naturalismoa | Sinbolismoa
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Hamasei urte zituela, 1906ko urrian, Christian Griepenkerl historia-pintorearen eskoletan onartu zuten Egon Schiele, Vienako Arte Ederren Akademian. Maila horretako ikasle gazteena izan zen, eta hiru urteren buruan askotariko teknikak maisutasunez erabiltzen zituen, erraztasuna baitzuen zirriborro azkarrak egiteko eta marrazketa baitzen ikaskuntzen muinaren ardatza. Urte gutxiren buruan, estilo askotako lanak egin zituen. Lanok erakusten dutenez, Naturalismoan eta Sinbolismoan interesa zuen, baita Inpresionismo berantiarrean eta, mugimenduaren hasiera-hasieratik, Vienako Jugendstil-en. Gustav Klimt bihurtu zen haren erreferentzia nagusi. Akademiako irakaslearen konbentzioak laster gainditu zituen, eta horren adibide dugu, bereziki, Wiener Werkstatteren eta Sezesioaren ezaugarri den azalera lauko estiloa maisutasunez jorratzea. Uhin-itxurako lerro leunek irudiak inguratzen dituzte modu harmoniatsuan. Biluzietan, baita erretratuetan eta gorputz osoko irudietan, ageri da Schielek lerro apaingarria nahiago zuela.