Edukira zuzenean joan

Egon Schiele

Estilo-aldaketa

Info gehiago

Egon Schiele eta haurrak

Info gehiago

Atalak

Egon Schiele, Sezesioaren lilura pean

Izenburua:
Egon Schiele, Sezesioaren lilura pean
Erakusketa:
Egon Schiele
Gaiak:
Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Erretratua eta autorretratua | Sezesio vienarra
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa | Modernismoa
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Schiele, Egon

Espresionismorako bidea hartu baino lehentxeago, Egon Schiele-k, oro har, Sezesioaren azalera lauko estiloarekin eta, bereziki, Gustav Klimt-en linealtasunarekin lotutako lanak egin zituen. Wiener Werkstätte-rako posta-txartel batzuk egin zituen eta diseinu horiek Ver Sacrum aldizkariaren, Sezesioaren egitarauaren aldizkariaren, irudien eragin argia dute. Autorretratuetan soilik, horien imintzioz betetako mimikan, ageri da Espresionismo goiztiarrerantz eta itsusiaren estetizaziorantz egingo zuela.

Nahiz eta 1909. urtearen erdialdetik aurrera muturreko Espresionismoa buru-belarri landu, Schieleren arteak beti zor izan zion Sezesioaren estilizazioari eta gainazal lauen bidezko egiturei —batez ere, konposizioari dagokionez—. Itsusiaren estetika, Sezesioaren aurkako desestetizazioa, nabaria da, batez ere, koloreen aukeraketa antinaturalean, bai eta gorputzaren lengoaian eta gaixorik dauden gorputzen irudietan; izan ere, Schielek interesa izan zuen Parisko Salpêtrière ospitaleko buruko gaixoen argazki dokumentaletan.

Schieleren lanen keinutasunaren eta mimikaren arteko inkongruentzia, baita gorputzaren sexualizazio esplizitua, Vienako Jugendstil mugimenduaren arte erotikotik harago doa. Nolanahi ere, are bere buruaren tematizazio muturrekoan, Schiele Koloman Moser-ek eta Ver Sacrum aldizkariaren beste irudigile batzuek baliatutako oinarri bat errespetatu zuen: marraztutako motiboaren eta paperaren gainazal hutsaren arteko oreka gordetzea. Ezin da ulertu, alde formalari dagokionez, Schieleren marrazkien konposizioa Sezesioaren irudiztatze grafikoaren erreferente hori aintzat hartu gabe.

BESTE ATALAK

Egon Schiele: biografia

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Hasierako urteak artean

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Ez dagoenaren aztarna

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Muinaren galera

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Arkatzez egindako marrazkiak

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele eta argazkigintza

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Krumau, hildako hiria

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Edith Harms, ezkongai erazkoa

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Bizitzaren bakardadea

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Estilo-aldaketa

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele, Sezesioaren lilura pean

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele eta haurrak

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele, kartzelan

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago