Edukira zuzenean joan

Egon Schiele

Egon Schiele eta haurrak

Info gehiago

Atalak

Egon Schiele, kartzelan

Izenburua:
Egon Schiele, kartzelan
Erakusketa:
Egon Schiele
Gaiak:
Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Morala | Zentsura | Sentimenduak | Beldurra
Teknikak:
Marrazkia
Aipatutako artistak:
Schiele, Egon

1912ko apirilaren Schiele-ren arte-karrera bat-batean eten zen. Schielek auzoko familia burges txikietako haurrak modelotzat hartzeko ohitura zuen, eta, aurretik Krumaun gertatu bezala, Neulengbachen ere moral zorrotzeko sendi horiek ez zuten begi onez ikusten. Horrez gain, Schielek eta Wally Neuzile-k etxetik ihes egindako hamahiru urteko neska bat, Tatjana von Mossig, Vienara, amonaren etxera, eramatea erabaki zuten hark hala eskatuta; baina aitak, erretiratutako itsas armadako ofizial batek, salatu zituen bahiketa eta adingabeen abusua zela eta.

1912ko apirilaren 13an atxilotu zuten Schiele Neulengbachen. Prebentziozko atxiloketa bitartean, hainbat astez, “kartzelako” marrazkiak egin zituen. Artistaren adoregabetzea eta are eta izu handiagoa islatzen dute: beldur zen 20 urteko preso-aldi handira ez ote zuten zigortuko, zilegi ez zen delitua egotzita.

Azkenean oinarririk gabeko akusazioa zela epaitu zuten; baina, hala ere, Schieleren estudioan egondako haur batzuek biluzien zirriborroak ikus ahal izan zituztenez, St. Pölten-eko eskualde-auzitegiak hiru eguneko espetxeratzera zigortu zuen Schiele, “biluzi erotikoak behar bezala ez gordetzearren”. Autoritateek “lohi”tzat jotako 125 marrazki konfiskatu zituzten, eta, bat erre zuten —ekintza sinboliko bat izan zen—. Askatu ondoren, Schiele lagun Dom Osen-en estudiora joan zen bizitzera, Vienara. 1912ko udan, Wallyrekin joan zen Karintiara eta Triestera, bai eta Konstantzako aintzirara eta Munichera; azken horretan, Alemaniako espresionisten lanak ikusi zituen.

BESTE ATALAK

Egon Schiele: biografia

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Hasierako urteak artean

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Ez dagoenaren aztarna

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Muinaren galera

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Arkatzez egindako marrazkiak

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele eta argazkigintza

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Krumau, hildako hiria

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Edith Harms, ezkongai erazkoa

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Bizitzaren bakardadea

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Estilo-aldaketa

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele, Sezesioaren lilura pean

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele eta haurrak

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele, kartzelan

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago