Egon Schiele
Egon Schiele eta argazkigintza
Edith Harms, ezkongai erazkoa
Atalak
Krumau, hildako hiria
- Izenburua:
- Krumau, hildako hiria
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Lerroa | Paisaia
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Krumauko hiria —egun Txekiar Errepublikan— leku berezia izan zuen Schielerentzat bizitza osoan; izan ere, amaren jaioterria zen. Moldava ibaiko meandro batean dago, eta pintoreskoa da. Oso interesgarria egiten zitzaion. Bertan izan zen Schiele lehenbizi 1904an, aitarekin. Gerora familia osoa joaten zen bertara, eta lagun artistekin ere bisitatu zuen. 1911n neska-lagun Wally-rekin bertan bizitzen jartzeko plan bat pentsatu zuten. Proiektuak, baina, huts egin zuen: hiru hilabeteren buruan hiritik bidali zituzten. Ziur asko, ohaidetzak herritarren arbuioa ekarri zuen, bai eta haurrek maiz estudioa bisitatzeak ere. 1917ko udan, Schiele azken aldiz izan zen Krumaun, Edith emaztearekin.
Tamaina txikiko zein handiko koadro ugari egin zituen. Krumau “hildako hiri” jendegabe bat balitz bezala irudikatu zuen, iraganaren gotorleku bat balitz bezala. Krumau-ko antzinako etxeak maisulana da, Schielek arkatzez egindako marrazki lineal hutsa eta etxeen ustelduraren koloreak uztartzen dituen moduagatik. Kontraste horrek tentsio espaziala sorrarazten du.