Egon Schiele
Hasierako urteak artean
Muinaren galera
Atalak
Ez dagoenaren aztarna
- Izenburua:
- Ez dagoenaren aztarna
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Schiele-ren irudiak, autorretratuenak barne, objekturik eta koordenaturik gabeko espazioan mugitzen dira. Marrazkian ez dira azaltzen gorputzek edota eskuek iradokitzen dituzten objektuak: faltan dauden objektu horiek gorputzaren jarreran eta keinuetan baino ez dira agerikoak. Hartara, giro irreal bitxia dute konposizioek. Schieleren artearen oinarri hori argia da biolontxelo-jotzailearen erretratuan: besoen jarrera bereziak eta hankak zabalik edukitzeak aditzera ematen digute biolontxelo bat bertan dela, irudikatu ez bazuen ere. Eseritako neska biluzia lanean ere nabaria da Schielek pertsonaiaren eserlekua ez duela zehaztu. Hala ere, neskaren jarrera —garbi dago eserita dagoela— ageri ez den aulkiaren aztarna da.