Egon Schiele
Arkatzez egindako marrazkiak
Krumau, hildako hiria
Atalak
Egon Schiele eta argazkigintza
- Izenburua:
- Egon Schiele eta argazkigintza
- Erakusketa:
- Egon Schiele
- Gaiak:
- Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Schiele, Egon
Argazkigintza artistikoaren aukerez ohartu zen Schiele 1914an, eta Anton Josef Trčka-rekin eta Johannes Fischer-ekin lankidetzan argazki autorretratuekin esperimentatzen hasi zen. Schieleren argazkirik ezagunenetakoak dira Trčkak hari egindako hartualdiak. Egiletasunaren eztabaidak ez dauka arrazoizko erantzun bakarrik —Schiele bere burua irudikatzeak edo Trčka kamara atzean egoteak—. Enkoadratze murritzak eta azalera osoa hartzen duen konposizioak, hots, irudia ertzetatik oso gertu egoteak, berebiziko garrantzia dute argazkiaren efektu estetikoa lortzeko. Irudiaren testuingurua, hondoaren ortogono-egiturak eta ukituak Trčkaren konponbideak dira. Nolanahi ere, Schielek esku hartu zuen: bere burua teatralki eszenaratu zuen, eta gorputz-adierazpen eta mimika bizia erabili zituen. Hartara argazkilariaren lanaren parekoa da Schielerena, emaitza artistikoari modu bertsuan eragin baitzion.
Berezitasun hori aintzat hartzen badugu, argazkiok bien lankidetza moduan baino ezin daitezke ulertu; bienak dira, neurri bereko lana egin zuten-eta: Trčkak argazki erretratu bat egin zuen, eta Schielek autorretratu bat.