Edukira zuzenean joan

Egon Schiele

Egon Schiele, Sezesioaren lilura pean

Info gehiago

Egon Schiele, kartzelan

Info gehiago

Atalak

Egon Schiele eta haurrak

Izenburua:
Egon Schiele eta haurrak
Erakusketa:
Egon Schiele
Gaiak:
Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Erretratua eta autorretratua
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa
Teknikak:
Marrazkia
Aipatutako artistak:
Schiele, Egon

Krumaura joan baino lehen, haurren marrazki-sorta bat hasi zuen Schiele-k: langileen seme-alaba zarpailtsuak irudikatu zituen, baita neskatxen biluzi erotikoak egin. Sortaren zatirik handiena Krumaun eta Vienan egin zuen, 1911ko udaren amaieran, Krumautik, Bohemiatik, itzultzean. Karakterizazioaren artearen maisulanak dira horiek, baina naturaltasun handiko inpresio sendoa ematen dute. Marrazkien estiloak —asaldatua— eta irudi puntazorrotzek lagundu egiten dute haurren arropa zahar apurtuak, haien esku maskurtsuak eta gorputz hauskorrak jasotzen.

Mutilak inolako erotizazio zantzurik gabe irudikatu zituen. Nesken biluziak, ordea, sexualizatu zituen: gorputzaren irudikapena beti da erotikoa, eta ikuslearekin halako harreman bat sorrarazten du: limurtzailearen eta limurtutakoaren arteko isilpeko hitzarmen bat balego bezala. Biluzi horietan haurren itotako sexualitate bortitza argi eta garbi jaso zuen Schielek, garai hartako tabuen aurka. Horrelako biluziak hura ikusteak sortu beharreko eraginaren arabera antolatuak daude.

Zuri opakuaz inguratu zituen irudiak: batetik, siluetak are espresiboagoak izateko, eta, bestetik, zuria, Schieleren hitzetan, “gorputzei darien barneko argia”ren sinboloa baita. Izan ere, 1910ean teosofiaren inguruko interesa piztu zitzaion eta espirituen eta okultismoaren gainekoak ikasten hasi zen.

BESTE ATALAK

Egon Schiele: biografia

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Hasierako urteak artean

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Ez dagoenaren aztarna

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Muinaren galera

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Arkatzez egindako marrazkiak

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele eta argazkigintza

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Krumau, hildako hiria

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Edith Harms, ezkongai erazkoa

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Bizitzaren bakardadea

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Estilo-aldaketa

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele, Sezesioaren lilura pean

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele eta haurrak

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago

Egon Schiele, kartzelan

Egon Schiele, Atala, 2012

Info gehiago