Edukira zuzenean joan

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Jatorrizko suzko bola: Proiektuen proiektua

Info gehiago

Atalak

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Cai Guo-Qiang gure garai honetako arte-arau onartuak irauli ditu: nahierara bilatu du inspirazioa antzinako mitologian, militar-historian, taoismoaren kosmologian, estralurtarren begiztatzeetan, Maoren iraultza-tekniketan, budismoaren filosofian, bolborarekin zerikusia duen teknologian, medikuntza txinatarrean eta mundu osoko egungo gatazketan. Cairen artea gizartearen energiak hartzen duen formatako bat da, etengabe aldatzen dena, eta haren hitzetan “ikus daitekeena eta ezkutatua dagoena” lotzen du. Atzera begirako honetan sortzaile honek landutako artea, askotarikoa eta teknika anitzak uztartzen dituena, aztertzen da haren joritasun kontzeptuala kontuan hartuta.

Cai Txinako Quanzhou hirian jaio zen, Fujian probintzian, 1957an. Shanghaiko Antzerki-Institutuan eszenografia ikasi zuen eta 1980ko hamarkadan, erreforma ostean sortutako arte-talde esperimental txinatarraren kide nabaria izan zen. 1986an Japoniara alde egin ondoren, XX. mendeko nazioarteko arte- eta kritika-pentsamenduak eskaintzen zion aukera bikainaz baliatzen jakin zuen; garai hartan bolbora nola erabili ondo ikasi zuen, haren ezaugarri diren bolbora-marrazkiak eta horiei dagozkien aire zabaleko leherketa-proiektuak sortzeko. Jarduera horiek zientzia eta artea suntsitze-prozesu sortzaile batean uztartzen ditu, eta horrek Cairen filosofia zein den aditzera ematen digu: harentzat gatazka eta eraldatzea bizitzari, eta ondorioz arteari, datxekie. Bolbora-marrazkiak eta leherketa-proiektuak senez baina analitikoki sortuak dira, ausartak, kontzeptuz beterikoak, iragankorrak eta elkarreragileak dira; kokapen zehatz baterako eratzen dira eta iraupen jakin bat dute, hau da, eszenifikatutako artea da, kultur esangura berriak sortzeko gaitasuna duena.

Cai New Yorkera bizitzera joan zen 1995ean. Artearen sistema globalean —mundu osoko bienalak, ospakizun publikoak eta erakusketak— parte-hartze gero eta narbarmenagoa izan duen heinean bere jardueraren esparrua zabalduz joan da eskala handiko instalazioak barne hartu arte. Instalazio alegoriko eta eskultural hauek sarritan txinatar kulturaren hainbat ikur eta sinbolo berreskuratu dituzte eta tokiko historiaren eta globalizazioaren arteko dialektika agerian uzten dute. Azkenekotan, Cairen gizarte-proiektuek tokiko komunitateak parte hartzera bultzatzen ditu gertakizun artistikoak sor ditzaten, artearekin inolako loturarik ez duten urruneko lekuetan, bunker militarretan, esaterako. Gizarte-proiektu horietan nabaria da utopia sozialistaren eragina, Cai Mao Zedong-en eta Kultur Iraultzaren aldian (1966– 1976) hazi baitzen Txinan.

Guggenheim Bilbao Museoko erakusketa hau kokapen zehatzeko instalazio gisa sortu du Caik eta artea denboran eta espazioan hedatzen den prozesu gisa ulertzen du. Caik sortzen dituen forma artistikoen egituraren izaera desegonkorra da eta horietan eraldaketa, materialen xahupena eta konektibitatea moduko ideiak jorratzen ditu. Bere idealismo sozialistak aldaketa-prozesuak, bortitzak izanda ere, sorkuntza kreatiboaren iturri gisa hartzen ditu. Kultur-esperientziari buruz duen ikuspegi zabalaren arabera Caik hainbat topiko hausten ditu —Ekialdea versus Mendebaldea, tradizionala versus gaur egungoa, erdigunea versus periferia— eta hori eginez kultur paradigma berria sorrarazi nahi du artearentzat eta gure aro globalizatu honentzat. Hortik datorkio “Sinetsi nahi dut” lemarekiko atxikimendua.

BESTE ATALAK

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Jatorrizko suzko bola: Proiektuen proiektua

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Aurrez aurre

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Onddo itxura duten hodeien mendea eta azken lanak

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Beijingo Olinpiar Jokoak: Historia-oinatzak lanerako marrazkia

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Bolbora

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Hausnarketa—Iwakiko opari bat

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Bilboko errentak biltzeko patioa

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago