Edukira zuzenean joan

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa

Info gehiago

Bolbora

Info gehiago

Atalak

Beijingo Olinpiar Jokoak: Historia-oinatzak lanerako marrazkia

Izenburua:
Beijingo Olinpiar Jokoak: Historia-oinatzak lanerako marrazkia
Erakusketa:
Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Gaiak:
Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta historia | Artea eta kirola | Artea eta paisaia | Sorkuntza artistikoa | Argia | Materiala | Joko Olinpikoak | Herri-kultura | Suntsipena | Txina
Teknikak:
Marrazkia
Aipatutako artistak:
Cai, Guo-Qiang

Beijing 2008ko XXIX Olinpiar Jokoetan, Cai efektu berezien eta ikusizko efektuen zuzendari izan zen, bai eta hasiera- eta amaiera-ekitaldien sortze-taldearen funtsezko kide ere. Marrazki honetan Caik Olinpiar Jokoen hasiera-ekitaldirako sortu zituen su artifizialen diseinua jasotzen da, Estadio Nazionalean, 2008ko abuztuaren 8an, arratsaldeko 8tan jaurti ziren su artifizialak. Atzerako kontaketaren ondoren, hogeita bederatzi oinatzen itxura hartu zuten su artifizialak segida baten moduan lehertu ziren eta Beijingo zerua zeharkatu zuten, Yongding ibaitik hegoalderako bidaia eginez: alde zaharra, Tiananmen plaza eta Hiri Debekatua, eta azkenik, Estadio Nazionala edo Habia izenez ere ezagutzen dena. Caik oinatz horiek sortzean, erraldoi bat imajinatu zuen Olinpiar Jokoetara bidean, Txinako historian zehar ibiltzen. Azkeneko oinatza Habiaren gainean agertu zenean, eztanda bat gertatu zen: izar distiratsuak azaldu ziren zeruan kiribil bat osatuz, lurrerantz jaitsi eta argizko bost eraztunen olinpiar ikurra sortu zuten.

Caik dagoeneko erraldoi baten oinatzak gogora ekartzen zituen leherketa-proiektua garatu zuen 1991. urtean, Bigfoot-en oinatzak: estralurtarrentzako proiektua, 6. zk, bolbora-marrazkia sortu zuenean. Marrazki hori 206 aretoan dago ikusgai.

Olinpiar oinatz horiek 150 metroko altuera izan zuten. 150 metroko luzera, 70 metroko zabalera eta bost segundoko iraupena izan zuen bakoitzak. Bata bestearen artean bi segundoko eta 500 metroko aldea egon zen. Hogeita bederatzi oinatzek hamabost kilometroko eremua hartu zuten minutu batean. Caik aintzat hartu behar izan zuen, ekitaldia bai Beijing ingurukoek bai telebista-ikusleek —munduko biztanleriaren herenak— ikusiko zutela, eta horregatik, zuzenean gerta zitezkeen arazoak zirela-eta, entsegua jasotzen zuen bertsio bat prestatu zuten, gero efektu bereziekin editatu zena.

Caik bolbora-marrazki handi hau Quanzhoun sortu zuen, haren jaiotza-hirian, hasiera-ekitaldia ostean. Bertan irudikatu dira hogeita bederatzi oinatzek Beijingo ipar-hego ardatzaren ikuspegi panoramikoaren gainean sortu zuten arkua eta hiriko eraikin famatuenen ingerada.

BESTE ATALAK

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Jatorrizko suzko bola: Proiektuen proiektua

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Aurrez aurre

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Onddo itxura duten hodeien mendea eta azken lanak

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Beijingo Olinpiar Jokoak: Historia-oinatzak lanerako marrazkia

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Bolbora

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Hausnarketa—Iwakiko opari bat

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Bilboko errentak biltzeko patioa

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago