Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Onddo itxura duten hodeien mendea eta azken lanak
Beijingo Olinpiar Jokoak: Historia-oinatzak lanerako marrazkia
Atalak
Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa
- Izenburua:
- Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa
- Erakusketa:
- Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Gerra | Irailaren 11 | AEB | Dualtasuna | Suntsipena | Indarkeria
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Cai, Guo-Qiang
2001ko irailaren 11n New Yorkeko World Trade Center-en Dorre Bikien erasoaz geroztik, Cai-ren lanaren ardatz nagusietako bat bihurtu dira gizarte- eta politika-gaiak, batez ere, egun mundu osoan gertatzen diren gatazkekin lotura dutenak. Gerra-teknologian eta historian eragina duten indar ziklikotan etengabeko interesa du eta bi horiek haren lanetan uztartzen ditu egun bizi dugun garai historiko konplexuaren ikuspegi berezia eskaintzeko. Horren adibide argienetako bat Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa da: 2004an sortu zuen lehenbiziz, eta espazioan zehar itzulika doan lehertzen ari den auto baten ibilbidea irudikatzen du. Zortzi Chevrolet zuri, Metro LSI Sedan modelokoak, leherketaren une bakoitzaren izoztu balira bezala antolatu dira; horrez gain, haien karrozeriatik sugarrak diruditen eta dirdira egiten duten argi-hagatxoak irteten dira. Caik nahita aukeratu zuen auto estatubatuar bat: autoa, behinola AEBetako industria-gorentasunaren sinbolo eta askatasunaren ikur, baita estatubatuar familia unitatearen babes ere, liberalen aurkako arma bihurtu da, mehatxuzko ikur.
Jatorrizko instalazioa berrantolatu da eta zirkulu itxurako ibilbidea hartu du, Guggenheim Bilbao Museoaren Atrioari hobeto egokitzeko. Cairen iritziz, historiaren aldaketa ziklikoek eta artearen botereak gerraren ondorio diren zorigaitz-kontzeptuen beste aldea agertzen dute.
Erakusketak bigarren solairuan jarraitzen du.