Edukira zuzenean joan

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Aurrez aurre

Info gehiago

Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa

Info gehiago

Atalak

Onddo itxura duten hodeien mendea eta azken lanak

Izenburua:
Onddo itxura duten hodeien mendea eta azken lanak
Erakusketa:
Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut
Gaiak:
Artea eta denbora | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Lan-prozesua | Materiala | Sinbologia | Tamaina | Suntsipen atomikoa | AEB | Dualtasuna | Suntsipena
Mugimendu artistikoak:
Land Art
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Cai, Guo-Qiang

Onddo itxura duten hodeien mendea: XX. menderako proiektua lana New Yorkera bizitzen joan baino lehen, 1995ean, aurrera eraman zituen hainbat leherketa dira. AEB mendebaldean arma nuklearrak probatzeko eremuak aztertzen zituen bitartean, Cai-k etxean egindako lehergailu bat zeraman eskuan, bolboraz betetako kartoi tutu bat, eta onddo itxura zuten hodeiak sortzen zituen. Proiektu honetarako bi leherketa Land Arteko lanak dauden bi leku ikonikotan aurrera eraman zituen: Nevadan, Michael Heizer-en Negatibo bikoitza (Double Negative, 1969) lana dagoen eremuan, eta Utah-ko Laku Gazi Handian, Robert Smithson-en Spiral Jetty (1970) dagoen ingurunean. Leku horiek aukeratu zituen, arma nuklearrak probatzeko eremutatik nahiko gertu daudelako eta eremu horien kontzeptuaren ukatze gisa uler daitezkeelako. Alde batetik, Onddo itxura duten hodeien mendea: XX. menderako proiektua Caik Land Artarekin duen zuzeneko konpromisotzat har daiteke —izan ere haren lana korronte horren barruan koka daiteke—; eta bestetik, historiako suntsipen handiko armarik hondagarriena mendeko irudi boteretsuena gisa taxutzen du artistak lan honen bidez. Kontzeptuaren alderantzikatze tipikoan, Caik Land Artaren betiereko monumentaltasuna indargabetzen du leherketak sortzen dituenean, horiek iragankorrak izan arren, askoz ere boteretsuagoak baitira.

Hainbat metxa eta lehergailu motekin lan egiten du Caik, horietako batzuk pirotekniko profesionalekin diseinatu ditu eta trokel landu-landuak eta pisuak erabili ditu leherketa kontrolatzeko eta hainbat irudi sortzeko; Caik bolbora erabiltzean lortu duen maisutasunak teknikoki eta piktorikoki gero eta konplexuagoak diren marrazkiak egitera eraman du. Orain gutxi ere hasi zen haren instalazioekin lotura duten marrazkiak sortzen. Eskala handiko irudiak sortzeko artistak bolbora erabiltzean duen maisutasunaren adierazgarri da, esaterako, Bederatzi auto (2004), Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa lanaren —New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ean 2008an errotondako Atrioan instalatua zegoena eta orain Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan berregin dena— erantzun gisa sortu zuena.

Horrez gain, Cairen leherketa-proiektuek bilakaera azkarra izan dute azken urteotan: orain teknologia informatikoa erabiltzen du leherketa bidez irudiak sortzeko, hogei minutuko iraupena duten efektuak sor ditzaketenak. Hainbaten eskari izaten dira leherketa-proiektuak, esaterako, oroitzapenezko ekitaldietarako burutzen ditu museoen, arte bienalen eta nazioarteko eta naziotako agentzien mandatuz. Instalazioetan eta gizarte-proiektuetan legez, leherketa-proiektuetan bat egiten dute, oztopoak dituzte eta zailtzen dira materia eta energiaren “mundu ikusgarriaren eta ikusezinaren” arteko aldeak, denboraren gaineko antzinako eta egungo nozioen artekoak eta gizakiaren bizitzaren eta naturako kaosaren nahiz gizakiak sortutako kaosaren artekoak.

BESTE ATALAK

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Jatorrizko suzko bola: Proiektuen proiektua

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Aurrez aurre

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Onddo itxura duten hodeien mendea eta azken lanak

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Beijingo Olinpiar Jokoak: Historia-oinatzak lanerako marrazkia

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Bolbora

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Hausnarketa—Iwakiko opari bat

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Bilboko errentak biltzeko patioa

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago