Edukira zuzenean joan

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Hausnarketa—Iwakiko opari bat

Info gehiago

Atalak

Bilboko errentak biltzeko patioa

Cai Guo-Qiang Txinan hazi zen, errotikako aldaketak eta hainbat istilu izan ziren garaian: Mao Zedong komunista zegoen agintean eta haren iraultza-programaren une gorena 1966 eta 1976 arteko Kultur Iraultza izan zen. Oraintsu, Cairen belaunaldiko artistek Maoren ondarea berriz aztertu dute, haien identitate kontzeptualaren eta sortze-metodologiaren iturri dela buruan. Maoren lema nagusiak —“suntsitze gabe ez dago sortzerik”—, esaterako, Cairen arte-jardunean berebiziko garrantzia du. Horrez gain, Maoren irakaspenei jarraiki, iraultza, eraldatzea eta idealismoa errotikako suntsitze baten ondoren baino ezin dira aurrera eraman eta kultura berri bateko oinarriak iraganaren guztizko ezabatzearen edo iraganaren berregituratzearen gainean jarri behar dira. Bolbora funtsezko material duen artista batentzat, dialektika hori teorikoki bai zientifikoki egokia da, sortzeko suntsitu behar baitu Caik.

Lanean erabiltzen duen metodologian ez ezik, beste ezaugarri batzuetan era antzeman daiteke Maoren eragina. Maok bezala, kultura-eratzeei behin eta berriro kritika egitea oinarritzat du Caik. Artistak oroitarazten digunez “Kultur Iraultza, funtsean, usadiozko kultura eta ondare txinatarra suntsitzeko saiakera izan zen; hala sistema horren akatsak aztertu eta etorkizuneko txinatar kultura sortzeko bide berriak aurki zitezkeen”, eta zera gaineratzen du: “kultura bera berriro formateatzeko eta berregiteko gizarte-mugimendu zabala izan zen”.

Sichuango Arte Eder Institutuko (Chongqing) hainbat kideek Errentak biltzeko patioa eskultura-sorta sortu zuten 1965ean. Iraultza aurreko Kuomintang gobernuaren agintean lur-jabe esplotatzaile baten menpeko nekazarien miseria aditzera ematen du lan horrek eta Kultur Iraultzako errealismo sozialistaren propaganda ardura handia azaltzen du. Txinako erregimen komunistak lana laudatu zuen jendea beste ezerk ez bezala erakartzen zuelako, “langileentzat nahiz nekazarientzat, soldaduentzat eta sozialismoarentzat erabilgarria” zen-eta. Txinako hainbat hiritan erreproduzitu eta eraiki zen, eta garai hartako irudi-politiko zirraragarriena eta nonahi ikusten zena bihurtu zen, Maoren erretratuaren atzetik. Caik lan hori bereganatu zuenean, 1999an, Veneziako errentak biltzeko patioa instalazioa egitean, Kultur Iraultzaren ondarearekiko zuen konpromiso nabariena adierazi zuen.

Herald Szeemann komisarioak gonbidatuta, Caik Errenta biltzeko patioa lanaren birsortzea antolatu zuen Veneziako Bienalaren 48. Ediziorako: hamar artista txinatar gonbidatu zituen, jatorrizko obran lan egin zuen Long Xu Li eskultorea barne, eta hala horren sortzearen baldintzak berreskuratu zituzten Veneziako lanean. Errealismo sozialistaren hain lan hunkigarria aurkeztean Cairen asmoa zen, eta egun ere bada, agerian uztea pentsamendu-murrizteak gorabehera, artistek haien energia sortzailea mantentzen konpondu zirela. Caik bere buruari galdetzen dio: “Zerbaitek mugatzen al gaitu gaur egun? Nahi duguna sortzeko benetan askeak al gara? Ez dakit nork duen artearekiko konpromiso sendoena, artistak, Kultur Iraultzako artistek ala guk geuk. Izan ere, garai hartako pertsonek euren burua norabide tragikoan bideratuta ikusi arren gizarte berri batean eta gizadiarentzako ideal batean sinesten zuten”.

Kritikak Cairen bereganatze posmodernoa txalotu zuen eta Veneziako Bienalaren Urrezko Lehoia eman zioten. Haatik, Txinan, Sichuango Arte Eder Institutuak Cai auzitara eraman nahi izan zuen, plagioa eta jabetza espiritualaren bereganatzea leporatzen ziotela, baina epaileak ez zuen auzia onartu. Veneziako Errentak biltzeko patioa aurkezteak Txinako arte-giroan sortu zuen iskanbilaren ondorioz, Cai herrialde horretan ezagun egin zen, izan ere, entzutea atzerrian soilik lortua zuen aurretik. Hemen ikusgai dagoen instalazioa, Guggenheim Bilbao Museoan zizelkatu du artisau txinatar talde batek, hemengo Arte Ederretako ikasle batzuek lagunduta. Gainera, izen berri bat eman zaio lanari Bilboko irudikapenaren izaera iragankorra eta eskultura-sorta hemen errepikatzean kokapen zehatzak duen garrantzia azpimarratzeko. Caik, erakusketan zehar, eskultura-sorta apurka-apurka desegiten uzten du, hala sortzea eta suntsitzea bilduko dira lanean bertan.

BESTE ATALAK

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Jatorrizko suzko bola: Proiektuen proiektua

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Aurrez aurre

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Onddo itxura duten hodeien mendea eta azken lanak

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Beijingo Olinpiar Jokoak: Historia-oinatzak lanerako marrazkia

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Bolbora

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Hausnarketa—Iwakiko opari bat

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Bilboko errentak biltzeko patioa

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago