Edukira zuzenean joan

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Beijingo Olinpiar Jokoak: Historia-oinatzak lanerako marrazkia

Info gehiago

Hausnarketa—Iwakiko opari bat

Info gehiago

Atalak

Bolbora

Cai Guo-Qiang bereziki ezaguna da haren lanetan bolbora erabiltzen duelako. Txinan asmatu zen “hilezkortasun elixir” gisa, baina, teknologia militarraren norabidea aldatu zuen eta horregatik esan liteke zientzia-aurrerapauso txinatar garrantzitsuena dela. Su artifizialak —bolborarekin harremana duen asmakizuna— antzinatik erabili izan dira ospakizunetan, baita espiritu gaiztoak uxatzeko ere. Caik agerian uzten du bolbora hainbatekin lotzen dela: Txinarekin, hasieran sendagai-gisa zuen erabilerarekin, eta gaur egungo bortizkeriarekin.

Lehergaiak funtsezkoak dira Cairen bolbora-marrazkietan. Zuntz-paper gainean bolbora eta metxak jartzen ditu, piztu, leherrarazi eta jatorrizko materiaren kiskaldutako hondarra lortzen du. Leherketa-proiektuetan ere oinarrizkoa da bolbora; proiektu horiek gehienetan kokapen zehatzeko piroteknia erakusketak dira, aire zabalean egiten direnak, maiz, eskala monumentalean. Lan horiek arte kontzeptualarekin, performancearekin eta Land Artarekin zerikusia izan dezaketen arren, Caik arte-modu bakoitza, bolbora-marrazki nahiz leherketa-proiektu, esanahi egitura berri batera eramaten ditu. Beste artista batzuek sua, kea edo kiskalitako materia erabili dute arte-objektuak sortzeko, Caik, aldiz, lehergaiak erabiltzen ditu energiaren indarra zuzenean aditzera emateko, ez da artea sorrarazten duen elementu bat, baizik eta arte-forma bat.

Areto honetan Cairen bolbora-marrazkien aukeraketa bat dago, kronologikoki ordenatu dira eta, horrez gain, haiekin lotura duten leherketa-proiektuak jasotzen dituen bideo-emanaldia dago. 1980ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, hots, bolborarekin lanean hasi zen garaitik aurrera, “distira iragarrenizak” deitu izan dituen ekintza horietan bildu du gerran eta Dadaismoan, arriskuan eta zorian, ikuskizunean eta performancean duen interesa. Esanguratsua da Caik haren erdiespen artistikoak taoismoaren eta budismoaren filosofien erretorikaren barne sartzen dituela. Haren hitzetan, “ikusezina” artearekin lotu nahi du, hots, haren jardun artistikoa harremanetan jarri nahi du energia-korronteen meridiano kosmikoen azterketa metafisikoarekin; kaosaren jatorrizko egoerekin; eraldatzearekin eta materia informearen izatearekin. Haren metodologia bilakatzen joan den bitartean, Caik aldakortasuna eta ezegonkortasuna arteari datxekien egitura gisa eratu ditu. Haren ustez, edozein artelanen sortze-urrats guztiak, suntsitzea barne, lanean bertan aldi berean dira. Ideia horiei esker, Japoniako eta Europako kritikoen babesa lortu zuen; izan ere, bertan izan zituen lehenbiziz ikusgai bolbora-marrazkiak 1990ko hamarkadan eta bertan burutu zituen lehenengo aldiz leherketa-proiektuak.

BESTE ATALAK

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Jatorrizko suzko bola: Proiektuen proiektua

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Aurrez aurre

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Onddo itxura duten hodeien mendea eta azken lanak

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Tokiz kanpokoa: lehenengo etapa

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Beijingo Olinpiar Jokoak: Historia-oinatzak lanerako marrazkia

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Bolbora

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Hausnarketa—Iwakiko opari bat

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago

Bilboko errentak biltzeko patioa

Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut, Atala, 2009

Info gehiago