Edukira zuzenean joan

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936

Sarrera. Ordena berreskuratzea

Info gehiago

Ni iraunkorrago bat

Info gehiago

Atalak

Kaosa eta klasizismoa: gerraren itzalean

Gerraosteko eskultura klasikoaren edertasun ideala artistek nahita eta senez Lehen Mundu Gerrari emandako erantzuna zen; izan ere, gerra hartan ia hamabost milioi pertsona erail zuten, tartean ia zazpi milioi zibil, eta hogei milioi pertsona baino gehiago zauritu. Otto Dix-en Gerra (Der Krieg, 1924) grabatu saileko hamabost irudi aurkezten dira erakusketa honetan, horiek gerran egindako sarraskiaren lekuko baitira. “Zergatik agertzen dira irudi odoltsu horiek, gorpu horiek, sufritzen ari diren horiek egunkari guztietan, baita kontserbadoreenetan ere?” galdetu zuen Amédée Ozenfant margolari paristarrak gatazka zegoenean. “Soldadu koitadu eta heroiko, [...] erortzen zaretenean [...] ez litzateke hobe izango bizkarra ematea? Zibilek agoniari aurre egin behar diotenean, begiak ixten dituzte”. Gertakari bati zuzenean aurre egiteak baino, jakinaren gainean egonda gertakari hori ahazteak zehaztu zituen arte-forma berri asko. Egia gordinak bide eman zion irudi biluzi idealizatuari: hurrengo bi hamarkadetan irudi perfektuak, urraturik eta kalterik gabeak, ugari landu ziren pinturan eta eskulturan.

Klasizismoak, hots, antzinako Greziako eta Erromako arteak eta Antzinatetik eratorritako ondorengo beste zenbait mugimenduk, aukera handiak eskaini zizkion segurtasun bila zebilen gerraosteko munduari. Joera hori mirestekoa eta jatorra zen, herrikoia eta jasoa; asko jorratu izana lasaigarri zitzaien artistei, baina, era berean, gauza berriak egitera bultzatzen zituen. Aristide Maillol eskultore frantziarrak denbora luzea eman zuen lanean, Greziako eta Erromako eskulturaren eta bestelako tradizio figuratiboen mailara iritsi nahian. Hala egin zituen hainbat alegoria sexual, aldi berean lotsagabeak eta garbiak zirenak: Île-de-France (1925) lanean, esaterako, Parisko aldiriak emakume gisa nortu zituen. Maillol eredu gisa hartu zuen nazioarteko artista gazteen talde batek, gai alegorikoak eta mitologikoak maiz landu zituenak. Horren adibide dira Auguste Guénot eta Josep Clarà artisten gaztetasuna hezurmamitzen duten irudiak, baita Amleto Cataldi-ren Galatea (ca. 1925) lana ere, Ovidio (43 K.a. – ca. 17 K.o.) poeta erromatarraren Metamorfosiak (I K.o.) olerkiko itsas ninfaren brontzezko bertsioa. Bestalde, Ernesto de Fiori-ren brontzezko gizon biluzia ibiltzen eta Anton Hiller-en zurezko emakumea lan alemaniarrek ez dute gai Antzinatea eta ez dira alegoriak, baina, hala ere, klasikoak dira oso haien tamaina handi gailenagatik.

BESTE ATALAK

Sarrera. Ordena berreskuratzea

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Kaosa eta klasizismoa: gerraren itzalean

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Ni iraunkorrago bat

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Abangoardia iraganari begira

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Klasizismoak liluratuta

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Klasizismoaren alde iluna

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Eraikitzaileak

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Gorputz klasikoak, gizatasun berria

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Klasikotasuna eguneroko bihurtzen

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Emanaldiak/Antsietatea

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago