Edukira zuzenean joan

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936

Ni iraunkorrago bat

Info gehiago

Klasizismoak liluratuta

Info gehiago

Atalak

Abangoardia iraganari begira

XX. mendeko lehen urteetan Kubismoa, Futurismoa, Espresionismoa eta artea errotik berritzeko beste mugimendu batzuk gailendu ziren arren, Lehen Mundu Gerra osteko urteak estetika tradizionalari era moderno eta harrigarrian berriz heltzeagatik nabarmendu ziren: retour à l’ordre edo ordena berreskuratzea Frantzian, ritorno al mestiere edo eskulangintza berreskuratzea Italian eta Neue Sachlichkeit edo Objektibotasun Berria Alemanian. Berpizte artistikoek ildo nazionalistei jarraitzen bazizkieten ere, guztiek partekatzen zuten berritasunarekiko mesfidantza eta iraganarekiko lilura. Honen adibide ditugu Jean Clouet (ca. 1485–1540), Nicolas Poussin (1594–1665) eta Jean-Auguste-Dominique Ingres (1780–1867) Frantzian; Giotto (ca. 1266–1337), Piero della Francesca (ca. 1415–1492) eta Rafael (1483–1520) Italian; eta Albrecht Dürer (1471–1528), Lucas Cranach (1472–1553) eta Albrecht Altdorfer (ca. 1480–1538) Alemanian. Gerraren kaosaren ondoren, artista eta kritikari askorentzat gerraurreko artearen forma hautakariak ez ziren jada erakargarriak; denboraren joanari eutsi zioten formen lasaitasunak ordea, guztiz erakartzen zituen.

Pablo Picasso espainiarra izan zen ohitura zaharkituak mantentzeko joera horren ikur, Kubismoa guztiz baztertu ez zuen arren. Gerraostean lan multzo klasikoa sortzeari ekin zion, baliabide anitzetan, eta jarrera ugari adierazi zuen, hala nola, nostalgia malenkoniatsua edo iseka neotradizionala. “Picassok Ingres-en moduan margotzen du” esaldia gerraosteko arte-aldizkari alemaniarren leloa bilakatu zen, eta hark margolari eta eskultore italiarrak gogoko zituela agerikoa zen. Georges Braque-ren biluzi klasikoen estiloa Picassoren, haren lagun eta laguntzaile kubistaren, biluzien oso antzekoa zen. Are Fernand Léger, gerra aurreko bere berrikuntza kubistei Parisko beste edozein artista baino leialago izan zena, tradizioaren xarman erori zen.

BESTE ATALAK

Sarrera. Ordena berreskuratzea

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Kaosa eta klasizismoa: gerraren itzalean

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Ni iraunkorrago bat

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Abangoardia iraganari begira

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Klasizismoak liluratuta

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Klasizismoaren alde iluna

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Eraikitzaileak

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Gorputz klasikoak, gizatasun berria

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Klasikotasuna eguneroko bihurtzen

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Emanaldiak/Antsietatea

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago