Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Kaosa eta klasizismoa: gerraren itzalean
Abangoardia iraganari begira
Atalak
Ni iraunkorrago bat
- Izenburua:
- Ni iraunkorrago bat
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Bizitza | Artea eta estetika | Eragin artistikoa | Oreka | Proportzioa | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua | Alemania
- Mugimendu artistikoak:
- Objektibotasun Berria
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bissier, Julius
Eskultura gizatasun klasikoaren hiru dimentsioko aztarna ez abstraktuena, hau da, konkretuena, zenez, gerra arteko garaiko arte diskurtsoan eginkizun nabaria bete zuen: antzinako ondare baten ikur zen eta, aldi berean, bizimodu apetatsua, aldakorra eta iragankorra zuzentzeko bitartekoa; horrexegatik eskaintzen zuen garai hartako artegintzarako abiapuntu sendoa. Bizitzaren iragankortasuna eta eskulturaren irmotasuna alderatzeak pintatutako erretratu asko egitea ekarri zuen. Esan genezake Julius Bissier-en Eskultorea autorretratuarekin (Bildhauer mit Selbstbildnis, 1928) laneko egiazko gizon polikromatuak bere efigiea modelatzen duenean pintura eta eskultura maila berean jartzen dituela; are gehiago, azken horren gorentasuna azpimarratzen duela. Nahiz eta irudi bikoiztu artegagarri hori pintura modernotzat baino ezin dugun jo, haren paleta distiratsua eta irudi puztu bizigabea dela eta, Alemaniako artearen historia du iturri: espazio txikia, modelatuaren zehaztasuna, trompe-d’oeil edo amarru den iltzea, artistaren sinadura daraman paper zatitxoa eta apal txikia Hans Holbein-ek (ca. 1497–1543) 1532an egindako Georg Gisze-ren erretratutik hartu zituen. Ziur asko ez da ausazkoa 1936an, lasaitasuna lortzeko ordezko bila ari ziren garai horren amaieran, Jacques Lacan psikoanalista frantsesak azaldu izana zertan datzan ispiluaren fasea; niaren zeregina taxutzen da aldi horretan: haurrak, oraindik artez ibil ezin daitekeenak, bere irudia ikusten du ispiluan eta garaipen sentipena (faltsua) sortzen zaio.