Edukira zuzenean joan

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936

Abangoardia iraganari begira

Info gehiago

Klasizismoaren alde iluna

Info gehiago

Atalak

Klasizismoak liluratuta

Estetika klasikoak Parisen eragin zuen lilura, hots, Jean Cocteau-k le rappel à l’ordre (ordena berreskuratzea) deitu zuena, erraz hedatu zen. Mendebaldean, Greziako eta Erromako historia eta mitologia arketipoz osatutako komuneko narrazioen iturri izan ziren luzaroan, eta, gerraostean, antzinako moduak bestela eraikitzeko bide bihurtu ziren dekorazio-arteak, moda, argazkigintza, zinema, pintura edo eskultura lantzen zituztenentzat.

Pablo Picasso-z gain, italiar artistak izan ziren klasizismo berriaren buru: Carlo Carrà-ren, Giorgio de Chirico-ren eta Gino Severini-ren 1919 eta 1921 arteko idatziek aditzera ematen dutenez, artisautzari berriro heldu zioten, antzinako grekoen arkitektura-legeak goraipatu zituzten eta arte berria eta aspaldiko baloreak ziren soiltasuna eta sendotasuna lotu zituzten. Futurismoaren sortzaile Filippo Tommaso Marinetti Benito Mussolini-ren laguna eta jarraitzailea izan zen hasieratik. Hala ere, faxismoak funtsezkotzat zuen artearen, hots, Erromako inperioaren irudien, aurka agertu zen, harentzat iragana gurtzea baitzekarren —haren hitzetan: “Erromaren handitasuna oroitzea aspergarria da”—; ondorioz, haren artea zaharkituta geratu zen. Italiako abangoardia iraganeko eta garai hartako artea uztartzen saiatu zen: Mario Broglio-k Valore Plastici aldizkaria editatu zuen 1918 eta 1921 artean eta horretan bien bitartean onargarriak ziren arte plastikoen baloreak aztertu zituen eta eragin handia izan zuen; hura ixtean, baina, kultura eremuan hutsune bat agertu zen eta Margherita Sarfatti-k bere idealak zabaldu zituen. Sarfatti intelektual aberatsa, mezenasa, Mussoliniren maitalea eta haren biografia famatu baten egilea izan zen, eta gerraostean arte mugimendu bat taxutu zuen: Novecento italiano. Baina hori baino lehen honakoa idatzi zuen: “Originaltasuna eta tradizioa ez dira aurkakoak”, eta “[Gure] Giotto-ren (ca. 1266–1337), Masaccio-ren (1401–1428), Paolo Uccello-ren (1397– 1475) tradizio hutsenak bereganatzen ditugunean ez diogu Aro Modernoaren originaltasunari uko egiten, baizik eta gure arteari herdoila kentzen diogu eta hura imitatzen duten aleazioak garbitzen ditugu”. Sarfattiren ikuspegi estetikoa 1920ko hamarkada ia osoan zehar gailendu zen Italia faxistan, baina haren eragina gutxitzen joan zen Mussoliniren erregimenak are arte inperialistagoa behar zuen neurrian, alegia, naziengana hurbiltzen zen eta modernotasunaren aurka gehiago agertzen zen neurrian.

BESTE ATALAK

Sarrera. Ordena berreskuratzea

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Kaosa eta klasizismoa: gerraren itzalean

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Ni iraunkorrago bat

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Abangoardia iraganari begira

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Klasizismoak liluratuta

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Klasizismoaren alde iluna

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Eraikitzaileak

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Gorputz klasikoak, gizatasun berria

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Klasikotasuna eguneroko bihurtzen

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago

Emanaldiak/Antsietatea

Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936, Atala, 2011

Info gehiago