Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Gorputz klasikoak, gizatasun berria
Emanaldiak/Antsietatea
Atalak
Klasikotasuna eguneroko bihurtzen
- Izenburua:
- Klasikotasuna eguneroko bihurtzen
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Artea eta politika | Eragin artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Alemania | Italia | Indibidualismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismo Magikoa | Novecento | Objektibotasun Berria
- Aipatutako artistak:
- Schlemmer, Oskar
Gerra arteko klasizismoaren adierazpide nagusietako bat gauza arrunten aldakortasun ezan zetzan. Askotariko natura hilek islatu zuten gerra aurreko esperimentaziotik gerra osteko egonkortasunerako aldaketa: Parisko Kubismo sintetikoaren bezalako lan abstraktuek, Novecento italiano-ren (Italiako XX. mendea) bezalako bare eta denboraz kanpokoek, Alemaniako Neue Sachlichkeit-en (Objetibotasun Berria) bezalako misteriotsu eta hiperrealistek. Kritikari eta arte historialari alemaniar Franz Roh-k gerra aurreko eta osteko artearen arteko aldeak deskribatu zituen Errealismo Magikoa. Postespresionismoa: oraintsuko Europako pinturaren ajeak liburuan, baina ez zuen azaldu gerra osteko arteari dagokion bereizketa bat, mendebaldeko kulturan mendeetan zehar ezkutuan, atera zain, izan zena: norbanakoa eta taldea artean bereiztea, hots, norbanakoari dagokiona eta taldeari dagokiona aurrez aurre jartzea. 1917ko Errusiako Iraultzak eta 1922ko Erromako Martxak funtsezko bereizketa hori nabarmendu egin zuten eta harrezkero, 1920ko eta 1930eko hamarkadetan zehar, arte gaietan azaldu zen. Oskar Schlemmer artistak talde baten izenean honakoa adierazi zuen: “Gizaki motak egin nahi ditut, ez erretratuak [...]. Espazioaren mamian interesa dut, ez ‘barnealdean’”; nolanahi ere, erretratuak loraldia izan zuen gerra arteko garaian. Norbanakoaren eta taldearen arteko bereizketa aditzera ematen hasi ziren artistak, erabiltzen zuten formen ikonografiaren eta gai politikoen bidez, Europak gatazka gainean zuela.