Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Klasikotasuna eguneroko bihurtzen
Atalak
Emanaldiak/Antsietatea
- Izenburua:
- Emanaldiak/Antsietatea
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Giza gorputza | Gizontasuna | Eragin artistikoa | Estetika | Faxismoa | Kirola | Herri-kultura | Antzerkia | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa | Novecento | Purismoa
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
Antzerkia, zirkua, kirolak: gorputza lanean ikuskizun modernoen funtsezko osagai bihurtzen ari zen azkar. Gorputza —landua, zizelkatua eta bikaindua— egiazkoaren bermea zen, burua abstraktuegia eta subjektiboegia zelakoan baitzeuden. Faxistek Benito Mussolini-ren eredura —maiz argazkiak egiten zizkioten enborra biluzik zuela eta kirola egiten zegoela—, gizon italiarren gizonezkotzea bultzatu zuten; baina Europako ezkerrak ere aitortu zuen fisikoaren garrantzia: gorputzaren kultura berria jaio zen, gorputz-hezkuntza, antolatutako kirol-ekitaldiak eta dantza barne hartzen zituena.
Aldi berean commedia dell’arteak berriro ere sorrarazi zuen halako lilura eta hura gerra arteko bizimoduan txertatu zen. Italiako komedia berariaz artistikoa eta pintoreskoa da, eta pertsonaia talde aldakorra baina koherentea du; horrez gain, nahikoa herrikoia eta ez naturalista da eta beraz, adierazpide moderno gisa onartu zuten. Pablo Picasso-k gerra aurretik jorratu zuen; ondoren, garai hartako gai ozen bihurtu zen eta klasizismo berriaren oinarrian zeuden mitoak interpretatzeko beste modu bat ekarri zuen. Familia-eredu latindarra azaltzen da komedian, eta normaltasuna irudikatzen zuen garai hartan; izan ere, zentzuarekin obsesionatuta eta gerra aurreko sentimentalismotik aldentzeko grinaz zegoen gizartea: “Ez Otelo ezta Hamlet ere, ez Fedra ez Kimera, asaldatzen gaituen obsesiorik ez —idatzi zuen 1924an Pierre Louis Duchartre adituak—, commedia dell’artea behar bezalako mundua da eta guztiok edan dezakegu horretatik”.