Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Jenny Holzer: inspirazioak (202 aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Ongi etorri Jenny Holzer. Zera deskribaezina izeneko erakusketara.

Berrogei urteko ibilbidean, Jenny Holzerrek munduko hainbat leku publikotan aurkeztu ditu bere ideia, argudio eta nahigabe garratzak. Erakusketako aretoetan zehar, artista estatubatuar apurtzaile honen lanak ikusiko dituzue, mota guztietakoak; besteak beste, 1970eko hamarkadan kalean jarri zituen posterrak nahiz erakusketa honetarako propio sortu dituen errotulu elektronikoak.

Holzerren lana museo honen parte izan da hasieratik. Horren adibide da Bilborako instalazioa lana: Frank Gehry-k diseinatutako eraikin bikain honen Atrioan dago obra hori, eta bertan kokatzeko sortu zuen Holzerrek 1997an. Argi-diodoz osatutako zutabeek 12 metrotik gorako luzera dute, eta testua igarotzen da haien bi aldeetatik.

Jenny Holzerren lanak arte tradizionalaren konbentzioak zalantzan jartzen ditu, hitz idatzia erabiltzen baitu adierazpide nagusi gisa. Bere sailetako testu asko berak idatziak diren arren, mende honen hasieraz geroztik, beste batzuen poesia eta prosa erabiltzen ditu bere lanetan, bai eta artxiboetako eduki esanguratsuak ere. Holzerrek mota askotako teknika eta materialak erabiltzen ditu, ahalik eta publiko zabalenera heltzeko. Bere testuak kamisetetan inprimatu dira, metal xafletan galdatu dira, argiz proiektatu dira, harrian zizelkatu dira eta errotulu elektronikoetan programatu dira. Holzerren lanak ezustean harrapatzen ditu ikusleak gutxien espero duten lekuetan, haren karga politiko eta emozional indartsuarekin: esperientzia bat sorraraztearekin batera, ikusleak gonbidatzen ditu gai konprometituen inguruan hausnartzera.

Jenny Holzerren ibilbide zabala 1970eko hamarkadaren amaieran hasi eta gaur egun arte heltzen da. Hari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo erakusketaren gune didaktikora.

Jenny Holzer. Zera deskribaezina erakusketa BBVA Fundazioaren babesari esker gauzatu da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: inspirazioak (202 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, or Burnt [edo erreta], 2013-19 (201 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Akuarelak (204 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Posterrak eta sarkofagoak (205 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Sworn Statement [Zinpeko deklarazioa], Ram [Ahari-burua] eta giza hezurrak (208 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Purple [Morea] eta I woke up naked [Biluzik esnatu nintzen] (209 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago