Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Jenny Holzer: Posterrak eta sarkofagoak (205 aretoa)

Info gehiago

Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)

Izenburua:
Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)
Erakusketa:
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Gaiak:
Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Artea eta teknologia | Ibilbide artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Argia | Lan-prozesua | Materiala
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Afixa | Grabatua
Aipatutako artistak:
Holzer, Jenny

Areto honetan, Holzer-ek bere testuak hainbat euskarritan erakusten ditu: grafitozko marrazkiak larrutx-paper gainean, pantaila elektronikoak, eskuz margotutako metalezko errotuluak, inskripziodun harrizko eserlekuak. Bere ibilbidean zehar, Holzerrek testuak hainbat formatutan igorri ditu: ofizialak eta austeroak nahiz jostariak eta egunerokoak.

Holzerren 1982ko Living [Bizitzen] testuak ohar, jarraibide eta aholku sorta bat ematen du, eta eguneroko bizitzaren deskribapen gisa balio du; era neurritsuan eta objektiboan idatzitako saila da, kazetaritza estiloa baliatuz. Iruzkinek gainetik aipatzen dute indibiduoak, haren gorputzaren dimentsioa kontuan hartuta, nola kudeatzen dituzten paisaia, arauak, espektatibak, desira, beldurrak, beste gorputz batzuk nahiz norbere izaera. Areto honetan, Living saileko lan hautatu batzuk daude ikusgai hainbat euskarritan; esate baterako, eskuz margotutako metalezko seinaleak, mezuak emateko modu ofizialei egiten dietenak erreferentzia, kaleko seinaleei, adibidez.

1983–85ean, Holzerrek Survival [edo “Biziraupena”] idatzi zuen, berariaz LED errotuluetan erakus zedin. Esaldiak laburrak eta zuzenak dira, oinezkoek erraz ulertzeko modukoak. Survival sail ohartarazlea da, eta tonu larriagoa darabil, Living testuaren ondoan. 1985. urtean, Holzerren Survival testua tamaina handiko pantaila batean agertu zen New Yorkeko Times Squaren; hemen, hainbat pantaila elektronikotan agertzen da.

Under A Rock [edo “Haitzaren azpian”] 1986an amaitu zen, eta hori izan zen Holzerrek harrizko eserlekuetan grabatu zuen lehen testua. Harriaren izaera iraunkorrak erakartzen zuen artista, askoz ere luzeago irauten baitu 1970eko eta 1980ko hamarkadetan erabili zituen euskarri efimeroek baino; besteak beste, kartelak edo iragarki-ohol elektronikoetan egindako aldi baterako esku-hartzeak. Granito beltzez egindako eserleku hauen alderdirik harrigarriena zera da, oroitarri ofizialak imitatzen dituztela, baina inskripzio sarritan kaltegabeak beste testu batzuekin ordezkatuz: testu basati edo esanguratsuagoekin, idatzi hunkigarri eta zintzoekin. Under a Rock idatziak sarri ukiezintzat ditugun gaietan sakontzen du: esate baterako, politikak ni-an duen eragina eta oinazearen iraunkortasuna. Obra honen inguruan, Holzerrek adierazi du “etsi samarra” dela.

Lehen, testua bankuetan irartzeko, testua eskuz kopiatu behar zen kalko-paperean, eta, gero, edukia harriaren gainera transferitu behar zen, zizelkatzeko. Ikusgai dauden kalko-marrazki hauek lan-prozesuko materialak dira; batzuetan artistaren oharrak dituzte, eta, beste batzuetan, ekoizpen-prozesuari dagozkion markak. Adibide batzuetan, Holzerrek nahita lausotu ditu grafito-lerroak, testua gehiago nabarmentzeko.

Holzerrek honakoa adierazi du: “Efimeroa eta gorpuzgabea estimatu eta haiez fio naiz; baita harkaitz gogorrez ere […] Hitzak harrian zizelkatzen direnean, ukitu egin daitezke, eskuarekin irakurri, eta beharbada desberdin uler daitezke, orri batean idatzita daudenekin alderatuta. Marmolak eta granitoak denbora izozten dute; aldiz, errotulu elektronikoek eta proiekzioek beste modu batera igortzen dituzte seinaleak. Eserlekuak lerrokatuta ikustean, beharbada, jendeak itxarongelak, epaiketa-gelak, ospitaleak eta elizak irudikatzen ditu, onerako edo txarrerako”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: inspirazioak (202 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, or Burnt [edo erreta], 2013-19 (201 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Akuarelak (204 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Posterrak eta sarkofagoak (205 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Sworn Statement [Zinpeko deklarazioa], Ram [Ahari-burua] eta giza hezurrak (208 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Purple [Morea] eta I woke up naked [Biluzik esnatu nintzen] (209 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago