Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Jenny Holzer: inspirazioak (202 aretoa)

Info gehiago

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Info gehiago

Iruzkinak

Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984

Izenburua:
Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984
Erakusketa:
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Gaiak:
Artea eta identitatea | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Materiala | Dualtasuna
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Bourgeois, Louise | Holzer, Jenny

Louise Bourgeois artista frantziar-iparramerikarra 1911n jaio eta 2010ean hil zen. Gorputza eta sexualitatea, giza harremanak, egoera emozionalak eta inkontzientea aztertzen zuten eskultura eta instalazioek egin zuten ezagun, batez ere.

Izenburu bera duten artelanen multzo baten parte da eskultura hau: Estudioa bizitik. Bourgeoisek 1984an sortu zuen lan enigmatiko hau lehenengoz; bertsio hau, berriz, 2001ean egin zuen, goma arrosa erabiliz. Figura piztia eta gizatiarra da aldi berean, emea bezain arra, groteskoa eta ederra. Eseritako animalia baten moduan uzkurtuta dago bururik eta besorik gabeko forma hau, eta piztia baten ipurmasailak ditu. Haren bularraldetik hiru bular- edo titi-pare ateratzen zaizkio, eta elikatze- edo babes-indarra ematen diote izakiaren hankartetik altxatzen den faloari.

Estudioa bizitik lanak identitatearen anbiguotasuna aztertzen du, aldi berean gorpuzten baititu izatearen hainbat egoera. Bourgeoisek gorputza antzaldatuta eta zaurgarri aurkezten du, beharbada psikikoki eta emozionalki harrapatuta, izatearen eta kontzientziaren egoera desberdinen artean.

Holzer luzaroan erakarri du Bourgeoisen lanak. Bi artistek partekatzen dute gaiak gainjartzeko kezka, eta arteak duen boterearekiko konpromisoa, formaren bitartez bestela ezin esan daitekeenera heltzekoa.

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumak ere Louise Bourgeoisen obra bat du: Ama. Armiarma erraldoi baten forma du, eta eraikinaren kanpoaldean dago modu iraunkorrean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: inspirazioak (202 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, or Burnt [edo erreta], 2013-19 (201 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Akuarelak (204 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Posterrak eta sarkofagoak (205 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Sworn Statement [Zinpeko deklarazioa], Ram [Ahari-burua] eta giza hezurrak (208 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Purple [Morea] eta I woke up naked [Biluzik esnatu nintzen] (209 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago