Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Jenny Holzer: Sworn Statement [Zinpeko deklarazioa], Ram [Ahari-burua] eta giza hezurrak (208 aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Jenny Holzer: Purple [Morea] eta I woke up naked [Biluzik esnatu nintzen] (209 aretoa)

Izenburua:
Jenny Holzer: Purple [Morea] eta I woke up naked [Biluzik esnatu nintzen] (209 aretoa)
Erakusketa:
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Gaiak:
Gizakia | Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Artea eta teknologia | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Mugimendua | Gerra | Sexu-indarkeria
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Holzer, Jenny

Goialdean, LED errotulu bat dago hegan; gelditu egiten da, azeleratu eta kulunkatu, aretoan zehar. Argi zuriz bustitzen du aretoa, eta gero, ustekabean, beste kolore batera aldatzen da. I woke up naked deitzen da artelana, eta bortxaketak eta sexu-erasoak jasan dituztenen lekukotzei egiten die erreferentzia. Haren izenburua “Biluzik esnatu nintzen” bezala itzul liteke, eta errotulu elektronikoan agertzen duen testua ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz dago. Lehenengo pertsonan egindako adierazpen horiek munduan laguntza humanitarioa ematen duten irabazi asmorik gabeko erakundeek egindako elkarrizketetatik atera dira; besteak beste, erakunde hauek egindakoetatik: Human Rights Watch, Save the Children, Protect Our Defenders eta Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Agentzia (UNHCR-ACNUR); euskarazko testuak, berriz, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte-Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak argitaratutako Voces para ver / Ikusteko ahotsak testigantza-liburukoak dira. Kontakizun garaikide hauek sexu-indarkeriaren basakeria hezurmamitzen dute; izan ere, zoritxarrez, edonon ageri da hori.

I woke up naked, gainera, Purple (edo Morea) lanerantz hedatzen da. Hainbat LEDezko errotuluk osatutako instalazioa da Purple, lurretik hormara kurbatzen dena, eta gizakiaren saihets-hezurrak ekartzen ditu gogora. Sistema robotizatu baten bidez, errotuluetako hitzak mugitu egiten dira, erritmo aztoragarrian batzuetan, eta lasaitasunez beste batzuetan. Purple lanak Holzer-en beste testu bat erakusten du: Lustmord [Sexu-hilketa], 1993–95ekoa, ingelesez eta gaztelaniaz. Jugoslavia ohian bortxaketa modu instrumentalizatuan, hau da, gerrako arma gisa erabiltzeak bultzatu zuen lan hau egitera. Lustmord alemanezko hitz bat da, plazer sexuala eskuratzeko egindako hilketa adierazten duena. Lehen aldiz Alemaniako Süddeutsche Zeitung egunkariaren aldizkariaren azalean eta orrietan agertu zen testu hori. Hainbat ikuspegitatik idatzitako testua da: sexu-enkontru bortitzak nahiz gertakari horien ondorengoak deskribatzen ditu egile, biktima eta ikusleen perspektibatik, eta eraso horien adierazpen gordinak jasotzen dira.

BESTE ATALAK

Sarrera

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: inspirazioak (202 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, or Burnt [edo erreta], 2013-19 (201 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Akuarelak (204 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Posterrak eta sarkofagoak (205 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)