Edukira zuzenean joan

Jenny Holzer. Zera deskribaezina

Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984

Info gehiago

Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)

Info gehiago

Iruzkinak

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Izenburua:
Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966
Erakusketa:
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Gaiak:
Giza gorputza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Materialtasuna | Sinbologia
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Holzer, Jenny | Thek, Paul

Paul Thek 1960ko, 1970eko eta 1980ko hamarkadetako funtsezko figuratzat jotzen da: artista estatubatuarra eskultore eta pintore gisa da ezaguna, bai eta hastapenetan giro eta instalazioak erabiltzen zituelako ere. Thekek “showman mistiko” gisa deskribatzen zuen bere burua, eta sinbolismo pertsonal idiosinkratikoz blaitzen zuen bere lana; sinbolismo horren oinarrian zeuden katolizismoarekiko harreman tirabiratsua, heriotzarekiko, errituekiko eta politikarekiko kezka, eta, orobat, objektu eta irudien funtzio sinbolikoa.

1963an, Thekek Kaputxinoen Katakonbak bisitatu zituen Palermon, Italian; bertan 8.000 gorpu deshidrataturik edo enbaltsamatutik gora daude ikusgai, leihodun hilkutxetan. Eliza katolikoaren tradizioetan hezia izanik, Thek harri eta zur gelditu zen gorpuen edertasunarekin, eta usteltzen ari zen haragiaren materialtasuna aztertzen zuten artelanak sortzen hasi zen.

Eskultura tradizionalak giza gorputza omentzen du bustoen edo gorputz osoko figuren bidez. Haragi-kableak lanekin, Thekek desafio egin zion praktika horri, haragi gordina eta trinkoa diruditen puskak eskultura gisa agertuta. Argizari margotua erabiliz, azalezko eta ehunezko masa hiperrealistak eratzen zituen; kasu honetan, altzairuzko kable industrial batetik zintzilik ageri dira masa horiek. Lan hau Theken Erlikia-ontzi teknologikoak lanaren ahizpa gisa ikus daiteke: bitrinetan sartutako “haragi-lanak” dira horiek, eta hainbat gai aztertzen dituzte aldi berean: tradizioa eta santutasuna, zientzia eta industria, eta inoiz amaitzen ez den aldaketaren prozesua.

Kabletik zintzilik, haragi-puska isolatu hauek gertaera biolento edo katastrofiko bat iradoki dezakete, gizaki edo animalia haragi-puska huts bihurtu zuena: bizigabea, anonimoa eta objektifikatua. Neurri batean, baliteke lana 1960ko hamarkadan egon ziren gertakariei emandako erantzuna izatea: John F. Kennedy AEBetako presidentearen hilketa, Kubako misilen krisia eta Vietnameko gerraren goraldia. Era berean, Eliza katolikoan beneratzen diren erlikiak, normalean, santuen gorputz-atalak, oroitarazten ditu. Thek HIESaren ondorioz hil zen 1988an, eta bere ibilbidean zehar, haragiaren beraren konplexutasunarekiko eta formarekiko mirespena adierazi zuen bere lanetan. Thekek giza gorputzaren gainean egindako ikerketek erakartzen dute Holzer, zehatzak baina misteriotsuak baitira, txantxa-antzekoak baina haragizkoak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: inspirazioak (202 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Louise Bourgeois, Nature Study [Estudioa bizitik], 1984

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Paul Thek, Meat Cable [Haragi-kablea], 1966

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, Redaction Paintings [Zentsura-pinturak] (203 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer, or Burnt [edo erreta], 2013-19 (201 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Akuarelak (204 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Posterrak eta sarkofagoak (205 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Sworn Statement [Zinpeko deklarazioa], Ram [Ahari-burua] eta giza hezurrak (208 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Jenny Holzer: Purple [Morea] eta I woke up naked [Biluzik esnatu nintzen] (209 aretoa)

Jenny Holzer. Zera deskribaezina, Iruzkina, 2019

Info gehiago