Jenny Holzer. Zera deskribaezina
Jenny Holzer: Marrazkiak, seinale margotuak, LEDak, eserlekuak (206 aretoa)
Jenny Holzer: Sworn Statement [Zinpeko deklarazioa], Ram [Ahari-burua] eta giza hezurrak (208 aretoa)
Iruzkinak
Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)
- Izenburua:
- Jenny Holzer: There was a war [Gerra bar izan zen] eta harrizko bankuen instalazioa (207. aretoa)
- Erakusketa:
- Jenny Holzer. Zera deskribaezina
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta espazioa | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Argia | Mugimendua | Erbestea | Gerra | Siria | Suntsipena | Indarkeria
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Holzer, Jenny
There was a war [Gerra bat izan zen] Bilborako berariaz sortutako LED-instalazio mekanikoa da. Aretoan, lau aurpegiko LEDezko zutabe bat dago sabai-leihotik zintzilik, kableen bidez, norabide guztietan kulunkatu eta biratzeko programatuta. Testua LEDetan zehar lerratzen da, eta haren itxura kontenplatibotik kaotikora igaro daiteke, ezusteko edozein bira dela-medio. Testuak nazioarteko errefuxiatuen krisia eta oraindik ere badirauen Siriako gerra zibilaren ondorio humanitario suntsitzaileak aztertzen ditu. Siriako errefuxiaturekin, erregimenaren iheslariekin eta erregimenaren aurkako zibilekin izandako 131 elkarrizketetako pasarteak jasotzen ditu obrak. Save the Children eta Human Rights Watch erakundeek egindako elkarrizketak denak ere. 2011. eta 2016. urteen artean grabatu ziren, eta barne hartzen dituzte, esaterako, Bashar al-Assad presidentearen erregimenaren atxiloketen eta torturen lekukotzak, bai eta gatazka dela-eta etxeetatik alde egin behar izan duten siriar familiek aurrean dituzten erronka ikaragarriak ere.
There was a war harrizko eserlekuz egindako instalazio irregular batek inguratzen du; horietako batzuk Guggenheim Museoaren bilduma iraunkorrekoak dira. Bankuetan zenbait iraulita daude, eta denek suntsiketaren irudi iskanbilatsua osatzen dute.